Gasteizko Udalak txikizkako merkataritzaren eremuko enpresa txikien eta udalerrian kokatutako zerbitzu pertsonalen ezarpena, eraberritzea eta modernizazioa sustatu nahi du.
AENKOMERek Arabako merkataritza- eta ostalaritza-sektorerako osasun-materiala erosteko hobaria ematen du, Vital Fundazioarekiko lankidetza-hitzarmen baten bidez.
Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza autonomoentzat eta enpresa txikientzat, COVID-19aren krisiaren ondorioak arintzeko. 15 milioi euroko zuzkidura.
AENKOMERetik Gobernu Zentralak enpresa txiki eta ertainentzako eta pertsona autonomoentzako dituen premiazko neurri osagarriak helarazten dizkizugu lokalen errentamenduen arloan, apirilaren 22an argitaratutako 15/2020 Errege Lege Dekretuan jasotakoak.
Bizi ari garen osasun-larrialdiko egoera dela-eta, oinarrizko irizpideen eta jarduteko moduen dokumentu bat egin da, mugimenduak mugatzeko eta hainbat zerbitzu eta establezimendu ixteko neurrien ondoren aurkezten diren enplegu-erregulazioko espedienteak aurkezteko eta onartzeko.
Gobernu Zentralak hainbat neurri ekonomiko argitaratu ditu langile autonomoen artean pandemiak eragindako krisia arintzeko. Horien artean, nabarmentzekoak dira norberaren kontura lan egiten duten pertsonentzako abalen lerroak, zerga-zorra ordaintzeko epeak etetea, hipoteka ordaintzeko epea luzatzea, jarduera uzteagatiko prestazioa edo aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak malgutzea.
AENKOMERek Gobernu Zentralari eskatu dio pertsona autonomoak kuotetatik salbuesteko alarma-egoerak irauten duen bitartean eta jarduera hasi eta hurrengo hilabetean.