XIII. ARABAKO UDABERRIKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA

27 martxoa, 2026

Beste urte batez, AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresaburuek, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Arabako Udaberriko Erakusleihoen XIII. Lehiaketa jarri genuen abian, Arabako merkataritza sustatzen jarraitzea eta erakargarriagoa egitea proposatzeko. Bai Euskarari elkarteak laguntzen du.

Lehiaketa hau Gasteizko Udalak AENKOMER eta Gasteiz On elkarteekin batera sustatutako III. Lore Jaialdiaren antolaketarekin batera egingo dugu. Horregatik, lehiaketa ekitaldi honekin lotu nahi dugu, horretarako gai hau planteatuz: udaberria, baina beste urrats bat eman nahi dugu eta lorearen eta landareen presentzia eskatu erakusleihoen dekorazioan. Hala, konposizioek loreak eta landareak eduki ahal izango dituzte, proposatutako dekorazioaren zati gisa, edo sinbolikoki sartu ahal izango dituzte (adibidez, “paperezko loreak” erabiliz); horrela, oro har, lorearen eta landareen presentzia antzeman ahal izango da erakusleihoan.

Ekimen honen bidez, merkataritzaren irudi bizia eta dinamikoa helarazi nahi dugu, batez ere, gaur egungoa bezalako une batean. Horrelako ekintzek merkataritza-ingurunea dinamizatzeaz gain, profesionalizazio-maila handia ere erakusten dute. Horregatik guztiagatik, oso garrantzitsutzat jotzen dugu Arabako negozioen parte-hartzea.

Izen emateak eta erakusleihoen erakusketa datak

Inskripzioak:

Lehiaketarako kontuan hartu beharreko data garrantzitsuenak:

Sariak eta balorazio-irizpideak
+ Informazioa eta inskripzioak

Kategoriak

Create your account