Gaurkotasun

14 martxoa, 2019
ARABAKO UDABERRIKO ERAKUSLEIHOEN VI. LEHIAKETA
AENKOMERek erronkak hartzen jarraitzen du eta sektorea, gehien behar duen unean, motibatzen saiatzen da. Horregatik, seigarren urtez jarraian, Arabako Udaberriko VI. Erakusleiho Lehiaketa jarri dugu abian, zure merkataritza sustatzen jarraitzeko eta erakargarriagoa egiteko ideia bat planteatzeko asmoz.
9 abendua, 2018
II. GABONETAKO AZOKA
Iazko lehen edizioaren ondoren, AENKOMERek Europa erdialdeko Gabonetako Merkatuaren bigarren edizio hau jarri du martxan, eskaintza enogastronomiko onena eta gure kulturari lotutako doako eta publiko guztientzako hainbat jarduera nahastuko dituena.
15 azaroa, 2018
REDEKORA ZURE ETXEA 2018 KANPAINA
Seigarren urtez jarraian, AENKOMER Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, kanpaina bat abiarazi dute etxeko ekipamenduaren sektorearen irudia lantzeko eta bezeroak fidelizatzeko.
5 azaroa, 2018
ARABAN BAI MERKATARITZARI, OSTALARITZARI, EUSKARARI
AENKOMERen, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari gara, badakigulako euskara sektorearentzat bereizteko aukera bat dela. Garrantzitsua da berritzailea izatea eta gure lurraldeari erritmoa jarraitzen jakitea. ARABAN BAI kanpainaren bidez, merkataritzari, ostalaritzari eta euskarari BAI esan nahi diogu.
30 urria, 2018
SUKALDARITZA TAILERRA: EKOIZLE BAT, ZAPORE BAT
Datorren azaroaren 7an, etor zaitez Abastos Fundaziora jardunaldi gastronomiko desberdin batez gozatzera. Produktuak, ekoizleek eta sukaldariek bat egingo dute, sukaldaritza-tailer bat eskaintzeko. Bertan, inguruko ekoizleak ezagutu eta haiekin hitz egin ahal izango duzu. Sutegiak bertako produktuez beteko dira, eta horiekin sasoiko menu goxoa prestatuko da.
11 urria, 2018
AENKOMER: GASTEIZKO SALTOKIETARAKO DIGITALIZAZIO PROGRAMA
Gasteizko Udalaren parte-hartzeaz gain, AENKOMERek sustatutako tokiko merkataritzara bisita birtualak egiteko digitalizazio-programak Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du; tokiko merkataritza osoari irekia dago eta hiri-merkataritza txikia inplikatu den birmoldaketa-prozesuari laguntzeko ekintza gisa planteatzen da.

Últimas noticias

ELEKTRIZITATEA ETA GASA

31 urtarrila, 2025

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA

31 urtarrila, 2025

TELEFONIA

31 urtarrila, 2025

Categorías

Create your account