Arabako Foru Aldundiak Arabako enpresek langabeen kontratazio mugagabea egitea sustatzen du, biztanleria aktiboaren enpleguan egonkortasuna ematen laguntzeko.
AENKOMER, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak, Vitoria-Gasteizko Abastos Merkatuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, Gabonetako II. Merkatua jarri du abian.
AENKOMER eta CONSULPYME entitatearen arteko hitzarmenari esker, Federazioak aukera aparta eskaintzen dizu, zure jardunari dagokion araudia hobeto betetzeko. Oraingo honetan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetzeari buruz ari gara.
AENKOMERek HOBEKI SALTOKIAK sortu ditu, bezeroaren erosketa-esperientzia hobetzeko. Negozio-eremu desberdinak hartzen dituzten lau programa, zuzentzen dituzten talde eta profesionalekin lan egitera bideratuak, gure bezeroak leialtzeko eta mantentzeko.
AENKOMER ETA APECREA Pulseras Rosas-ekin elkarlanean aritu dira baliabide gutxi dituzten minbizia duten pertsonei laguntzeko, “TU PELO VALE UN TESORO” ekimena abiaraziz.
Hirugarren urtez jarraian, AENKOMER Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, BONODENDA KANPAINA abiarazi dute, Arabako merkataritza espezializatuari eta hiri-merkataritzari laguntzeko.
AENKOMERek, Vital Fundazioarekin lankidetzan, Arabako merkataritza- eta zerbitzu-sektoreko enpresetan prestakuntza-praktikak egitea bultzatzeko programa bat planteatu genuen. Bi helburu ditugu: 1. Gazteei lanerako aukera bat eskaintzea prestakuntza osatzeko. 2. Merkataritza- eta zerbitzu-enpresei profesional kualifikatuak prestatzeko aukera eskaintzea. Zerbitzuen sektorearen alde egin nahi duzu?
Aramaio, Legutio, Arratzua-Barrundia, Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz udalerriek osatzen duten Gorbeialdeko Kuadrillarekin lankidetzan, eskualdeko merkataritza sustatzeko proiektu bat egiten ari da Aenkomer.
Akordio horri esker, enpresek hainbat jarduera antolatu dezakete era erraz eta ekonomikoan, lan arriskuak prebenitzeko araudia betetze aldera. Langile kontrataturik duzu eta oraindik ere lan arriskuen prebentzio plana egin gabe?
AENKOMERek hitzarmen energetikoa sinatu du, argindarraren eta gasaren fakturetan deskontuak izateko. Elektrizitatearen faktura % 28 merkeagoa izan daiteke, eta gasaren faktura % 8.