Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoko mikroenpresen eta autonomoen eraldaketa digital eta ekologikorako laguntzak onartu ditu. Onuradun bakoitzarentzako 5.000 euroko laguntzak dira, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren esparruan enpleguari eusteko.
Dirulaguntzaren onuradunak
Mikroenpresak, sozietate zibilak, ondasun-erkidegoak, kooperatibak, lan-sozietateak eta autonomoak:
Jarduera eta gutxienez lantoki bat Euskal Autonomia Erkidegoan.
10 soldatapeko langile edo lan-bazkide baino gutxiago.
2 milioi eurotik beherako negozio-bolumena.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean izatea.
Zigor penalik edo administratiborik ez izatea.
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak
2021/01/01etik 2023/05/31ra bitartean egindako eta ordaindutako inbertsioak.
Gutxienez 600 €, BEZik gabe.
Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hurrengo 6 hilabeteetan, eskaera egiteko unean zuten langile-kopuru bera mantendu beharko da.
Soldatapeko langilerik ez duten pertsona autonomoen eta lan-kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, eskaera egiteko unean zuten jarduera eta kondizioa mantendu beharko dute dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hurrengo 6 hilabeteetan.
Ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hurrengo 6 hilabeteetan, bazkide langileen egoera mantendu beharko dute, eta, hala badagokio, kontratatutako besteren konturako langileen enpleguari eutsi beharko diote.
TRANTSIZIO DIGITALEKO INBERTSIOAK:
Ekipo eta aplikazio informatikoak eta softwarea.
Hari gabeko konektibitatea hedatzeko edo hobetzeko inbertsioak.
Soluzio teknologikoak: hodeian biltegiratzea, kobrantza eta ordainketa segurua, negozioaren kudeaketa integrala, Big Data, fakturazio elektronikoko soluzioak (Ticket Bai), saltokiko terminalak, produktuen irakurketa, etab.
Web-orriak sortzea, garatzea, hobetzea eta ezartzea eta online saltzea.
TRANTSIZIO EKOLOGIKOKO INBERTSIOAK
Energia aurrezteko edo eraginkortasunez erabiltzeko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
Energia ez-kutsagarrien eta berriztagarrien instalazioak.
Energetikoki eraginkorra den ekipamendua (Ahhh, Ahh, Ah, edo baliokideak).
Garraio-elementu elektrikoak edo hibridoak; karga-puntuak.
Iraunkortasuneko ekonomia zirkularreko soluzioak enpresarentzat.
Biodibertsitatea lehengoratzeko proiektuak.
Kuantia
Laguntzaren zenbatekoa 5.000 eurokoa da baldintzak betetzen dituen mikroenpresa edo banakako enpresaburu autonomo bakoitzeko.
Dirulaguntzak lehiarik gabeko konkurrentziaren arabera izapidetuko dira. Eskaerak iritsi ahala aztertu eta emango dira, funtsak agortu arte.
Dirulaguntza hori bateragarria izango da edozein erakundetatik helburu bererako (enplegua mantentzea)ematen diren beste laguntza batzuekin. Laguntzen baturak ezingo du gainditu diruz lagundutako gastuen kostua.
Dirulaguntza hori bateraezina izango da Europar Batasuneko funtsekin finantzatutako beste batzuekin, gastu berberak estaltzeko (enpleguari eustea).
Diruz lagundu daitekeen helburua ez da inbertsio digitalak edo ekologikoak egitea, nahiz eta deialdiaren baldintzetako bat izan, baizik eta enpleguari eustea.