Lakua-Arriaga auzoak bat egin du Lakua-Arriagako Denda, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarte berria eratuz
AENKOMERetik, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien Federaziotik, jakinarazi nahi dizuegu joan den ostegunean, 2020ko uztailaren 2an, Lakua-Arriagako Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarte berria, IPAR-ARRIAGA, sortu zela.
Helburua da Lakua-Arriaga auzoa 2019ko maiatzetik egiten ari den jarduerak sendotzea merkataritzan eta ostalaritzan, AENKOMERen eskutik antolatutako sustapen-ekintzekin.
Ipar-Arriaga auzo-elkartearen eta AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarien arteko lankidetza estua izango da, elkarteari laguntza teknikoa emateaz gain, sektore komertziala profesionalizatzeko, fidelizatzeko, digitalizatzeko edo enpresa-lankidetzarako programetan parte hartzeko aukera eskainiko diona.