Gabon hauetan, AFEVIk, Gasteiz eta Arabako Azokarien Elkarteak, azoka-esparru bat jarriko du martxan Konstituzio plazan, Gabonetako artisau-azoka batekin batera.
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin, Gabonetako Merkatua jarri dute abian Florida pasealekuan. Merkatu horrek, Europako Gabonetako merkatuak gogora ekarriz, tokikoaren esentziari eutsi nahi dio Gabonetako egun hauetan ere.
AENKOMERek, CORE proiektuaren barruan, Arabako saltokien heldutasun digitalari buruzko diagnostikoa lortu du, eta aholkularitza pertsonalizatua eman die digitalizazio-ibilbideak ezartzeko.
Sektoreak datu hobeak eta konfiantza apur bat gehiago ditu etorkizunean. Zailtasunak mantentzen badira ere, sektoreak haize eta marearen aurka eusten dio.
Arabako 411 saltokik Googlen eta beste bilatzaile batzuetan duten kokapena hobetu dute AENKOMERek zuzentzen duen "Tour Virtual" proiektuak garatutako bultzadari esker.
Gero eta gehiago zabaltzen ari da "mystery consulting" teknikaren erabilera, Arabako negozioetan hobekuntzak antzemateko. Izan ere, azken lau urteetan, 251 saltokik eskatu dute "bezero misteriotsu" bat jasotzea, ebaluatu ditzan.
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Vitoria-Gasteizko Udalaren, Vital Fundazioaren eta Hornikuntza Merkatuaren laguntzarekin, Gabonetako Merkatua jarri dute abian. Merkatu horrek, pandemia garaian, tokikoaren funtsari eutsi nahi dio Gabonetako egun hauetan ere. Igor Salazarrek, Gasteizko Udaleko Merkataritzako zinegotziak; Arantxa Ibáñez de Opacuak, Vital Fundazioko zuzendariak; Felipe Garcíak, Arabako Foru Aldundiko…
Sektoreko profesionalek, AENKOMERen (Arabako merkataritza, zerbitzu eta ostalaritzako patronala) bitartez, konponbideak bilatzeko eta sektorea itotzen ari den arazo bati heltzeko eskatzen dute.