
15 uztaila, 2025
AENKOMERek doako zerbitzu berri bat eskaintzen die sare sozialetan debora gehiago eskaini gabe presentzia hobetu nahi duten Arabako saltokiei. Talde espezializatu bat arduratuko da parte hartzen duen saltoki bakoitzaren edukia diseinatzeaz, argitaratzeaz eta aztertzeaz, 3 hilabetez.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ematen du dirulaguntza.
Zertan datza zerbitzu hau?
Zerbitzu horri esker, hainbat saltokik beren sare sozialen kudeaketa talde profesional baten esku utzi ahal izango dute, eta talde horrek:
- Negozio bakoitzerako estrategia indibidualizatua diseinatuko du.
- Eduki grafikoa, fotografikoa eta ikus-entzunezkoa sortuko ditu.
- Aldizka argitaratuko du, adostutako egutegiaren arabera.
- Emaitzak aztertuko ditu eta estrategia datu errealen arabera doituko du.
- Iruzkin eta mezuei kasu egingo die bezeroekin gertuko komunikazioa izateko.
Helburuak
Baterako kudeaketa-eredu berri bat probatzea, saltokiek aukera izan dezaten:
- Ikusgaitasuna handitzea eta online irudia hobetzea.
- Bere publikoarekin modu profesionalean konektatzea.
- Denbora eta baliabideak aurreztea.
- Beren beharretara egokitutako aholkularitza izatea.
Informazio gehiago eta izena ematea
AENKOMER – 945 12 35 00 – gestion@aenkomer.com