VIII. Berrikuntza eta Ekintzailetza Jardunaldia: Hirien bilakaera COVID-19aren ondoren
Merkataritza-garapena hiri-eremuan oinarritzen den testuinguru batean, hiri mailan eta merkataritza-mailan estrategia argi bat hartzea premia bihurtzen da. Baina zer gertatzen da mundu mailan gertatu zaiguna bezalako pandemia bat gertatzen denean? Zer eragin du gure enpresetan, gure saltokietan eta ostalaritzan? Eta bizitzeko eta kontsumitzeko ohiturei buruz? Zein erronka berriri egin behar diegu aurre?
Hurbiltzen ari diren erronkak ezagutu eta datorrena planifikatu behar da
Hiri eredu eta errealitate desberdinetako lau udaletako ordezkariek COVID-19ak merkataritzan eta ostalaritzan dituen ondorioak arintzeko estrategia erakutsiko digute. Beren jarduera-eremuetan gertatzen ari den eraldaketa-prozesua eta sektore horren biziraupena eta garapena ahalbidetzeko politikak azalduko dituzte, bai eta kontsumitzailearentzat erakargarriak eta seguruak diren inguruneak sortzea eta hiriko merkataritzak eta zerbitzuek hirietako bizitzaren egituratzaile gisa bete behar duten eginkizunaren ikuspegia ere.Ondoren, hizlari guztiek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Saileko eta Arabako Foru Aldundiko ordezkariekin batera, mahai-inguru batean parte hartuko dute. Mahai-inguru horretan, zeharkako garapen-estrategiak aztertuko dira, besteak beste, merkataritza biziberritzeko politikak edo sektorea digitalizatzeko politikak abian jartzeko.
Amaitzeko, lan-mahai tekniko espezifikoak garatuko dira, gauden berrasmatze-aldi honi aurre egiteko gakoak elkarrekin identifikatzeko eta osatzeko.
Antzeko arazoak konpontzeko funtsezkoa da elkarlana eta baterako lana.
Esperientziak eta ezagutza partekatzea funtsezkoa da ahaleginak optimizatzeko. Sinergiak ezartzea, lehiakorragoak izateko eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko gakoa.