Arabako udaberriko erakusleihoen VI. lehiaketa

AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek erronkak hartzen jarraitzen dute eta sektorea gehien behar duen unean motibatzen saiatzen dira. Hori dela eta, bosgarren urtez jarraian, Arabako udaberriko erakusleihoen VI. lehiaketa jarri dugu abian, bertako saltokiak sustatzen jarraitzeko eta erakargarriagoak egiteko.

Ekimen horien bidez, gure helburua da merkataritzaren irudi bizia eta dinamikoa ematea, eta, gure ustez, ekintza horiek, merkataritza-ingurunea dinamizatzeaz gain, profesionalizazio-maila handia erakusten dute, eta hori funtsezkoa da gaur egun. Horregatik, oso garrantzitsutzat jotzen dugu establezimenduek ahalik eta parte-hartze handiena izatea.

Arabako edozein merkataritza-establezimenduk parte hartzea onartzen da.

Parte hartzeko, 945 12 35 00 telefonora deitu edo email bat bidali behar duzue proyectos@aenkomer.com helbidera eta izena emateko fitxa beteta entregatu, izena emateko kuotaren frogagiriarekin batera, maiatzaren 24a baino lehen (federatu gabeko establezimenduak izanez gero).

Izen-ematea doakoa da Aenkomer elkarteko edozein elkartetako establezimenduentzat, eta 40 €-ko kostua gehi BEZa federatu gabekoentzat.

Izena emateko orria: klik egin hemen!

  • BOZKETA TEKNIKOA                                   
    • Lehenengo saria: 1.000 € + plaka + 1.500 € espezieko publizitatea Diario de Noticias de Álava-n
    • Bigarren saria: 600 € + plaka + 1.500 € espezieko publizitatea Diario de Noticias de Álava-n
    • Hirugarren saria: 400 € + plaka + 1.500 € espezieko publizitatea Diario de Noticias de Álava-n
  • Euskara erakusleihoan hoberen erabiltzeagatik saria: 300 € + plaka + 1.500 € espezieko publizitatea Diario de Noticias de Álava-n 

Bozketa hauetako sarituak epaimahaikideen batez besteko balorazio onena lortzen dutenak izango dira. Garrantziaren arabera, alderdi hauek baloratu dira:

  1. Sormena eta originaltasuna
  2. Produktua bera erakustea
  3. Argiztapena
  4. Kromatistika
  5. Elaborazioa eta bukaera
  6. Bai Euskarari ziurtagiria izatea (“Euskararen integrazioa erakusleihoan” saria baloratzeko bakarrik hartuko da kontuan).
  • BOZKETA POPULARRA
    • Lehenengo saria: 300 € + plaka + 1.500 € espezieko publizitatea Diario de Noticias de Álava-n

Herri-bozketa AENKOMERen Facebook orriaren bidez egingo da. Gainera, Sare Sozialean argazki gogokoenaren alde bozkatzen duten erabiltzaileak 50 euroko txeke baten zozketan sartuko dira.

Dokumentazioa

Oinarriak