URBAN COMMERCE 2018: MERKATARITZARI BURUZKO IX. JARDUNALDI TEKNIKOA
Urban Commerce ekimena hasi zenetik 12 urte bete ondoren, 2018an Vitoria-Gasteizko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorreko Sailak bere gain hartu du Urban Commerce ekimenari jarraipena emateko erronka, txikizkako merkataritzaren sektoreko profesionalei eta sektorearen lehiakortasuna hobetzearen alde lan egiten dutenei zuzendutako jardunaldi tekniko baten bitartez.
Teknologia sartzeak benetako eraldaketa ekarri du azken urteotan merkataritza-banaketaren sektorearen konfigurazioan, eta erosteko modua erabat aldatu du. Horregatik, Urban Commerce-ren edizio honetan, e-commerce-aren eta kanal digitalen hazkundeaz hitz egingo da azken urteotan, bai eta bezero askoz digitalago batera egokitzearen garrantziaz ere, erosteko kanal desberdinak erabiltzen baititu.
- Hiriko merkataritza txikiak lehiatu al dezake e-commerce handiekin?
- Zer baliabide dituzu merkatu-kuotari eusten jarraitzeko?
- Amazon da borrokatu beharreko etsaia edo aliatu bihur daiteke une jakin batzuetan?
- Zein kasutan izan daiteke interesgarria negozio txiki batentzat marketplace batean parte hartzea?
- Banaketan gertatzen ari diren aldaketek zer eragin izango dute hirien plangintzan, indarreko legerian, hiri-logistikan edo fiskalitatean?
Azken batean, eboluzioaren inguruko ideiak, jardunbide egokiak, iritziak eta esperientziak trukatzeko ingurune egokia sustatu nahi da.
Programa