
Lakua-Arriagako Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarteak (Ipar-Arriaga), AENKOMERekin lankidetzan, kanpaina bat antolatu du auzoko merkataritza-sektorea dinamizatzeko eta biziberritzeko. Kanpaina horretan, 150 euroko bonuak zozkatuko dira, Lakua-Arriagako establezimenduetan kontsumitzeko.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz lagundutako kanpaina.
Azaroaren 15etik 30era bitartean, 150 €-ko bonu baten zozketan parte hartu ahal izango duzu, bi bide erabilita:
- 5 eurotik gorako erosketengatik establezimendu parte-hartzaileetan ematen diren txartelak betez.
- Elkartearen sare sozialetan egingo diren kanpaina honen argitalpenak partekatuz eta iruzkinduz, non parte hartzen duten establezimenduen argazkiak sartuko diren.
Abenduaren 2an argitaratuko dira irabazleak Ipar-Arriagako sare sozialetan, eta abenduaren 1etik 21era bitartean kontsumitu ahal izango dituzu bonuak kanpainari atxikitako establezimenduetan.
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945 12 35 00 telefonora edo idatzi info@aenkomer.com helbide elektronikora.