Udaberriko Erakusleihoen Arabako IX. Lehiaketa

AENKOMERek erronkak bere gain hartzen eta sektorea motibatzen saiatzen da gehien behar duen unean. Horregatik jarri dugu martxan, aurten ere, Arabako udaberriko erakusleihoen IX. lehiaketa, tokiko saltokiak sustatzen jarraitzeko eta erakargarriago egiteko.

Honelako ekimenekin zabaldu nahi dugun ideia da komertzioa erabat bizia eta dinamikoa dela. Ekintza hauek komertzioa dinamizatu egiten dute eta sektorearen profesionaltasuna islatu ere bai. Profesionaltasuna funtsezkoa da gaur egun; horregatik uste dugu garrantzitsua dela zuk ere ekimen honetan parte hartzea.

Arabako merkataritza establezimendu guztiek parte hartu ahal dute.

Bazkideentzat izen-ematea doakoa izango da; bazkide ez direnek 40 € + BEZ ordaindu behar dute.

Parte hartzeko, apirilaren 21a baino lehen aurkeztu behar diguzu, proyectos@aenkomer.com postaren bidez edo AENKOMEReko Aiztogile kaleko bulegoetara hurbilduz, izena emateko fitxa beteta eta, federatu gabeko establezimenduen kasuan, izena emateko kuota ordaindu izanaren frogagiria.

Izena emateko orria: Hemen!

  • BOZKETA TEKNIKOA
    • Lehen saria: 1.000 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
    • Bigarren saria: 600 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
    • Erakusleiho birtual onenaren saria: 400€ + plaka+1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
    • Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria: 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

Epaimahai teknikoak honako arlo hauek puntuatuko dute:

  1. Sormena eta originaltasuna 1 – 10 puntu
  2. Produktua nola erakusten den 1 – 10 puntu
  3. Argiztapena 1 – 10 puntu                           
  4. Kromatistika 1 – 10 puntu
  5. Lanketa eta akabera 1 – 10 puntu
  6. Bai Euskarari ziurtagiria izateagatik 5 puntu (“Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik” ematen den sariaren kasuan balioetsiko da soilik)
  • HERRITARREN BOZKETA
    • Lehen saria: 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

Herritarren bozketa Facebook-en bidez egingo da.

Dokumentazioa

Oinarriak