Tour Birtuala 360º – 2024
Arabako txikizkako saltokien eta irudi pertsonaleko establezimenduen (ile-apainketa eta estetika) digitalizazioa bultzatzeko konpromisoaren barruan, AENKOMERek Tour Virtual 360º-ko zerbitzua egin du berriro. Zerbitzu horretan parte hartzera animatzen zaituztegu. Euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dizugu, eta erabat doan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lankidetzari esker.
Tour Virtual 360º-ko programa bilatzaileetan zuen establezimenduaren online posizionamendua hobetzen lagunduko dizun zerbitzua da, baita zuen produktuak edo zuen bezero potentzialei sarean eskaintzen diezuen zerbitzuaren aukerak erakusten ere.
Zerbitzu honetan sartzen dira:
- Geolokalizazio-erroreak eta harremanetarako datuak zuzentzea Googleren plataformetan.
- Profil bat sortzea Google My Business-en, bat eduki ezean.
- Zuen establezimenduaren argazkiak eta 360 ° bideoa egitea eta 360 ° Tour Birtuala sortzea.
- 360º Tour Birtuala Google My Business/Google Maps-en sartzea.
- Googleren fitxa, 360º Tour Birtuala eta 360º Bideoa erabiltzeko eta ahalik eta etekinik handiena ateratzeko moduari buruzko eskuliburua.
- Bilaketa gehiago Googlen: zure negozioaren posizionamendua hobetuko duzu Googleren orri nagusian, aurreratu zure lehiakideetara!
- Interakzio gehiago: Google Maps-en zure presentzia sustatuko duzu 360º-ko ibilbide birtual bati esker, Google Street View-ren teknologiarekin.
- Partekatzeko erraza: zuk eta zure bezeroek erraz parteka dezakezue Tour Birtuala edozein webgunetan eta sare sozialetan.
- Erantzun % 100: Tourra edozein gailutara egokitzen da kostu gehigarririk gabe. Zure bezeroek munduko edozein tokitatik aurkitu eta ikusiko zaituzte!
Tour Birtuala: https://goo.gl/maps/8wA5GGuTXPs