Gorbeialdeko Kuadrillan tokiko merkataritza eta zerbitzuak sustatzea
Aramaio, Legutio, Arratzua-Barrundia, Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz udalerriek osatzen duten Gorbeialdeko Kuadrillarekin lankidetzan, eskualdeko merkataritza sustatzeko proiektu bat egiten ari da Aenkomer.
Gorbeialdeko Kuadrillaren merkataritza-garapena errazteko sortu da proiektu hau, eskura dagoen eskaintza eta kontzentrazioa ezagututa.
Horrela, Arabako kontsumitzailearenganako erakarpen-efektua indartu ahal izango da, eta kontsumitzailea produktu eta zerbitzuei dagokienez asebeteko duen eskaintza dibertsifikatua mantendu, eta merkataritza-formatuen arteko oreka lortzea ahalbidetuko duena, sektoreari jarduera osagarriak eskaintzeaz gain.
- GISCOM EUSKADIren bidez eskualdeko jarduera ekonomikoari buruzko informazioa jasotzea.
- MIKRO HIRIGINTZA KOMERTZIALARI buruzko azterlanak egitea.
- Udalerri bakoitzaren azterketa indibidualizatua.
- Merkataritza-sektorearekin zuzenean lan egitea, udalerrien arabera.
Azken helburua eskualdearen garapen ekonomikoa ahalbidetuko duen baterako lan-plana zehaztea da.