2022 udazkeneko TCA-rekin zure salmentak sustatzeko kanpaina berria

Irailaren 29tik urriaren 15era, Arabako AENKOMER Merkataritza eta Zerbitzu Enpresaburuak udazkeneko kanpainari ekingo dio. Proiektuari atxikitako establezimenduetan Arabako Merkataritza Txartelarekin erosiz gero, erosketa hobariak  eskuratu ahal izango dituzu.

 

Horrela, denbora honetan zehar gure bezeroen leialtasuna, konfiantza eta laguntza saritzen ditugu.

Irailaren 29tik urriaren 15era, Arabako Merkataritza Txartelarekin proiektuan parte hartzen duten establezimenduetan erosketak ordaintzen dituztenek 5, 10 eta 50 euroko erosketa hobariak eskuratu ahal izango dituzte.

Hobariari dagokion zenbatekoa bezeroari bere txartelean abonatuko zaio eta txartelaren laburpena jasotzen duenean egiaztatu ahal izango du. 

* Parte hartzeko gutxieneko erosketa 10 eurokoa da. Kanpaina honetan parte hartzea automatikoa eta doakoa da.

Kontsultatu hemen klik eginez parte hartzen duten establezimenduen zerrenda.