GASTEIZEN 2020an ENPRESAK SORTZEN ETA FINKATZEN LAGUNTZEKO LAGUNTZAK

Laguntza ekonomiko horren bidez, Gasteizko Udalak enpresak sortzeko eta 5 urtetik beherako enpresak sendotzeko balio duten proiektu eta inbertsioetarako laguntzak eman nahi ditu.

2020an, Vitoria-Gasteiz udalerrian, enpresak sortzen eta finkatzen laguntzea.

  • Egoitza soziala eta fiskala izatea eta diruz lagun daitezkeen jarduerak zuzenean Gasteizko udalerrian garatzea.
  • Enpresaren jarduera nagusia EJZren epigrafe hauetan sartuta ez egotea:
    • 64-67. Txikizkako merkataritza eta elikadura-zerbitzuak.
    • 681. Hotel eta moteletako ostatu-zerbitzua.
    • 682. Hotel eta pentsioetako ostatu-zerbitzua.
    • 683. Ostatu-zerbitzua hotel-apartamentuetan, ostatu-zerbitzua fondetan eta ostatu-etxeetan.
    • 684. Hoteletako eta apartamentuetako ostatu-zerbitzua.
    • 691.1. Etxerako gai elektrikoak konpontzea.
    • 691.9. NCOP kontsumoko beste ondasun batzuk konpontzea (beste inon sartzen ez direnak).
    • 755. Bidaia-agentziak.
    • 971.3. Arropak pasaratzea eta konpontzea.
    • 972. Ile-apainketako eta edertasuneko zerbitzuak.
  • Mikroenpresaren baldintzak betetzea (hamar soldatapeko baino gutxiago eta urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa).
  • Aurreko enpresen izena edo forma juridikoa aldatze hutsetik sortutako enpresa berriak ez izatea (5 urte baino gehiagoko antzinatasuna dutenak).
2019ko ekainaren 1etik 2020ko uztailaren 17ra bitarteko aldiari dagozkion fakturak, honako kontzeptu hauetan:

  • Eraketa- eta abiarazte-gastuak: erregistroa, sozietatea eratzeko eta estatutuak idazteko eskriturarako notariotza, bazkideen ituna, aholkularitza, jarduerarako udal-lizentzia lortzeko proiektu teknikoak, merkatu-azterketak eta proiektuaren bideragarritasuna.
  • Komunikazio-gastuak: irudi korporatiboa, webgunea eta sare sozialak diseinatzea eta garatzea.
  • Prototipoen diseinuarekin eta fabrikazioarekin lotutako gastuak, baita jabetza industriala eta izen komertzialak babesteko gastuak ere.
  • Kalitatea kudeatzeko sistemak, ingurumen-kudeaketa, berdintasun-planak, energia-kudeaketa eta gizarte-erantzukizuna ezartzearen eta ziurtatzearen ondoriozko gastuak.
  • Enpresa sortzeko eta sendotzeko beharrezkoak diren aktibo finkoko elementu berrietan egindako inbertsioak.
Aurkeztutako proiektuak honako irizpide hauen arabera baloratuko dira:

1. Aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa: 30 puntu, gehienez.

2. Proiektuaren berrikuntza-maila eta enpresa-ahalmena: 30 puntu, gehienez.

3. Talde sustatzailea eta sortutako enplegua: 20 puntu, gehienez.

4. Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak: 20 puntu, gehienez.

Aurkeztutako proiektu bat diruz laguntzeko modukoa izan dadin, gutxienez 50 puntu beharko dira, lehen adierazitako irizpide eta puntuazioetan oinarrituta.

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2020ko uztailaren 17a da.
Enpresa onuradun bakoitzak 8.000,00 euroko gehieneko dirulaguntza emango du urtean.

Diruz lagunduko den gehieneko ehunekoa % 40 izango da, eta gutxienekoa % 20.

Enpresa eskatzailea laguntza honen onuradun izan daiteke aurreko deialdien babesean, baldin eta aurretik emandako laguntza osoaren zenbatekoa 15.000 eurotik gorakoa ez bada.

Kontsultatu hemen informazio guztia