Gorbeian Erosteak Saria Dauka!
Lehen aldiz, AENKOMERek Gorbeialdeko Merkataritza/Zerbitzuen eta Ostalaritzaren arteko Salmenta Gurutzatuen Kanpaina abiarazi du, eskualdeko barne-kontsumoa sustatzeko asmoz.
Kanpaina honetan, egoiliarra saritzen da bere eskualdean kontsumitzeagatik. Bezeroak hazkatu eta irabazi motako txartel bat jasoko du. Txartel horrek, saritua izanez gero, deskontu-txartel bat izango du kanpainan parte hartzen duen udalerriko beste establezimendu baterako.
Ekimen honen helburua da gastu-ihesa saihestea eta udalerrian kontsumitzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea. Horretarako, Merkataritza/Zerbitzuen eta Ostalaritzaren arteko salmenta gurutzatuen kanpaina bat planteatzen da, bien arteko sinergiak sortzeko aukera emango diguna, baita sektorearen irudi bateratu bat ere, egoiliarren aurrean duten posizionamendua hobetzen lagunduko duena.
Urriaren 17tik 26ra bitartean, kanpainan parte hartzen duten Gorbeialdeko 36 establezimenduek hazkatu eta irabazi motako txartel bat emango diote gutxienez 5 euroko erosketa/kontsumoa egiten duen bezero bakoitzari.
Txartel sarituak deskontu batekin jasotzen dituzten saltokietako bezeroek txartel hori trukatu ahal izango dute txartelean adierazten den ostalaritza-establezimenduan. Saritutako txartela ostalaritza-establezimendu batean jasoz gero, deskontua adierazitako dendan egingo da.
Sariak trukatzeko gehienezko epea azaroaren 11 da, eta ezingo dira bi txartel trukatu erosketa/kontsumizio berean.
Dokumentazioa