Arabako Merkataritza Txartela bezeroak fidelizatzeko eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzen duten pizgarriak eskaintzeko tresna bat da.

Arabako Merkataritza Txartela proiektua 2005ean hasi zen, AENKOMER eta Nafarroako Rural Kutxaren arteko hitzarmen baten ondorioz. Helburua hiriko saltokiei bezeroak fidelizatzeko eta tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzen duten pizgarriak eskaintzeko tresna bat eskaintzea da.
Arabako Merkataritza Txartela doako Visa txartela da, eta abantaila ugari eskaintzen dizkie bai saltokiei bai titularrei. Nafarroako Rural Kutxak Araban duen edozein bulegotan eska dezakezu, atxikitako establezimenduetan edo AENKOMERen gure bulegoetan (Aiztogile kalea, 61, Vitoria- Gasteiz).
Gaur egun, 160 establezimendu baino gehiago ditugu atxikita, eta 10.000 txartel baino gehiago igorri ditugu.
Doako txartela da, eta ez dakar gastu gehigarririk.
3 hilabetetan ordaintzeko aukera ematen dizu, interesik gabe.
Ez duzu bankuz aldatu beharrik, zure erosketak adierazten diguzun banku-kontutik pasatuko dizkizute.
VISA bat da, eta, beraz, mundu osoko establezimenduetan erabil dezakezu.
Abantaila gehigarri ugari ditu atxikitako establezimenduetan, hala nola beherapenak, eskaintzak eta zozketak.