Eraldaketa digitalerako laguntza-sistema pertsonalizatua, saltoki txikien lehiakortasuna hobetzeko.
Ekimen honek eraldaketa digitalerako laguntza-sistema pertsonalizatua proposatzen du, digitalizazio-tresnen bidez saltoki txikien lehiakortasuna hobetzeko diseinatua. Txikizkako sektorearen eta Europako I+G+B zentroen arteko lankidetzari esker, saltokiei lagundu ahal izango zaie kudeaketa optimizatzeko, haien ikusgarritasuna handitzeko eta salmentak indartzeko behar diren gakoak, ezagutzak eta trebetasunak eskuratzen.
Interreg-CORE Europako mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak aukera baliotsua eskaintzen du merkataritzako eraldaketa digitalari berme osoz ekiteko, merkataritza-aniztasuna babesten lagunduz eta banaketa-kate handien aurrean tokiko merkataritza desagertzea saihestuz.
                1            
                Jardunbide egokiak eta tresna digitalak.
                2            
                Heldutasun digitalaren diagnostikoa.
                3            
                Aholkularitza digital pertsonalizatua.
                4            
                Lankidetza irekia.
 
                                             
        