Lan-poltsa

Arabako sektorearen beharrei erantzuteko enplegu-poltsa bat, jarduera-azpisektore horietan profesionalki garatzeko interesa duten pertsonekin.

Merkataritza-sektoreak zailtasun nagusietako bat du langile egokiak kontratatzeko. Behar horri heltzeko, AENKOMERek enplegu-poltsa bat sortu du, Arabako merkataritzan eta zerbitzuetan profesionalki garatzeko interesa duten pertsonak konektatzeko, aurretik izan duten esperientzia gorabehera.

Zure negoziorako langileak behar dituzunean, jar gaitzazu gurekin harremanetan eta zure beharretarako profil egokienak bilatzeaz arduratuko gara. Gainera, sektore horietan lan egin nahi duten pertsonak ezagutzen badituzu, haien kurrikulumak bidal diezazkigukezu, gure lan- poltsan parte har dezaten.

Ekimen honen helburua langile kualifikatuen kontratazioa erraztea eta sektorearen eskaerei erantzun azkar eta eraginkorra ematea da. Kurrikulum bat bidaltzeko, posta elektronikoz gestion@aenkomer.com helbidera edo postaz Aiztogile kalea, 61 helbidera bidal dezakezu. Kontratatu behar baduzu, deitu 945 12 35 00 telefonora edo bidali mezu bat, eta bilaketa aktiboa eta hautagaien aurre-hautaketa egiteaz arduratuko gara.

Hemen gaude behar dituzun langileak aurkitzen laguntzeko eta Arabako merkataritzaren eta zerbitzuen hazkundean laguntzeko.

Create your account