EAErako funts teknologikoaren merkataritza modernizatzeko programa, Europar Batasunak finantzatutako berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren esparruan – Next Generation EU

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak EAErako funts teknologikoko merkataritza modernizatzeko programaren deialdia egiten du, Europar Batasunak finantzatutako berreskuratze-, eraldatze- eta erresilientzia-planaren esparruan – Next Generation EU.

Eduki teknologiko, berritzaile eta iraunkorreko proiektuak babesteko eta bultzatzeko dirulaguntzak, mikroenpresek, merkataritzako enpresa txiki eta ertainek aurkeztuak, banaka edo elkarteen bidez, merkataritza-jardueraren kudeaketan eta negozio-ereduan eragiten dutenak, kontsumo-ohitura berrietara, salmenta-modalitateetara, posizionamenduetara eta banaketara egokitzen direla bermatuz, eta enpresak lehiakorrago eta erresilienteago bihurtuz.

Diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100erainoko dirulaguntza, gehienez 50.000 euro enpresa bakoitzeko.

  • ETEak diren merkataritza-sektoreko enpresak:

    • Pertsona autonomoak
    • Mikro
    • Txikiak eta ertainak
  • Negozioaren jarduera nagusiak EJSN-2009 45, 46 edo 47 kodeetan jasotako jardueretako bat izan behar du:

    • 45. Ibilgailu motordunen eta motozikleten salmenta eta konponketa.
    • 46. Handizkako merkataritza eta merkataritzako bitartekariak, ibilgailu motordunen eta motozikleten kasuan izan ezik.
    • 47. Txikizkako merkataritza, ibilgailu motordunen eta motozikleten kasuan izan ezik.
  • Egoitza soziala eta fiskala EAEn.
  •  
  1. Eraldaketa digitalera bideratutako gastuak: lineako merkataritza-estrategiaren eta komunikazio-estrategiaren, negozio-ereduaren eta erosketa-esperientziaren hainbat arlo hobetzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
    1. Bezeroaren arreta, harremana eta ezagutza hobetzea, eta horiek leial bihurtzea, analitika aurreratuko teknologia eta teknika berriak erabiliz.
    2. Merkataritza-establezimenduen eraldaketa digitalean inbertitzea, kanal digitalen bidez salmentaren funtzionaltasunak gehitu, mantendu edo hobetzeko.
    3. Zibersegurtasuneko soluzioak.
    4. Negozio baten barruko barne-komunikazioa hobetzeko plataformak, lan egiteko modua, arreta eta bezeroen joan-etorria hobetzeko.
    5. Produktuak estandarizatzea eta informazioa sortzea.
    6. Produktuak eta zerbitzuak sustatzeko diseinatutako informatika-aplikazioak garatzea.
  2. Salmenta-puntua eraldatzeko gastuak: salmenta-espazio fisikoa kontsumitzaileen behar eta ohitura berrietara nahiz kudeaketa-eredu berrietara egokitzeko teknologia berrien proiektuak izango dira.
    1. Merkataritzaren kudeaketa digitalizatzea, hornitzaileekiko harremana eta azken bezeroa barne.
    2. Negozioaren bideragarritasunari buruzko autodiagnostikoak egiteko tresna teknologikoak eskuratzea.
    3. Merkataritza ibiltariaren eraldaketa digitala eta merkaturatzeko bide laburrak.
    4. Salmenta-prozesua hobetzea, eskaerak biltzea erraztuko duten teknologia berriak sartuz.
    5. Saltokian teknologia berriak aplikatzea, erositako produktuak ordaintzeko prozesua hobetzeko eta eguneratzeko.
    6. Establezimendu fisikoan erosketa-esperientzia hobetuko duten altzari teknologikoak erostea.
    7. Bezeroekiko harremanetan marketin erlazionaleko edo hobekuntzako teknikak txertatzea.
  3. Jasangarritasunari eta ekonomia zirkularrari lotutako gastuak: energiaren eta baliabideen kontsumoaren eraginkortasuna hobetzeko irtenbide teknologikoak aplikatzeko proiektuak izango dira.
    1. Merkatariek eta kontsumitzaileek sargaien kontsumoa murrizteko inbertsioak, eta horien ordez ingurumena gehiago errespetatzen duten alternatibak jartzea.
    2. Produktuak edo hondakinak banatzeko, entregatzeko eta itzultzeko eragiketak optimizatzea, teknologia berriak erabiliz.
    3. Merkataritza-establezimenduetako energia-kontsumoaren eta bestelako horniduren eraginkortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak.
    4. Entrega-puntu adimendunak instalatzea.
    5. Energia-iturri berriztagarrien instalazioa eta ordezkapena.
    6. Jasangarritasuna, klima-aldaketara egokitzea eta eraginkortasuna areagotzeko beste proiektu eta irtenbide batzuk, ekonomia erresiliente baterantz aurrera egitea dakartenak.
  4. Hornidura- eta trazabilitate-kateari lotutako gastuak: hornikuntza-katean, trazabilitatean eta ekonomia zirkularrean azken miliako entregaren eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko konponbide teknologikoen proiektuak izango dira.
    1. Elkarlaneko plataformak, tokiko produktuak, merkataritzako ETEak eta banatzaileak, elkarreragina eta lankidetza bermatzeko.
    2. Tokiko hornitzaileak edo 0 km-ko hornitzaileak banatzaileen merkataritza elektronikoko webguneetan integratzeko gastuak.
    3. Banaketa-kanal osoan, bai linealean, bai bidalketan eta banaketan, produktuen trazabilitatea edo beste ezaugarri batzuk ezagutzeko aukera ematen duten teknologia berrietan egindako inbertsioak.
    4. Lineal fisikoan eta online linealean eskainitako aukera optimizatzea.

* 1.500 euroko gutxieneko inbertsioa (BEZik gabe). Fakturak bakarrik onartuko dira, baldin eta horien zenbatekoa, BEZa kenduta, 500 eurokoa edo handiagoa bada eta kontzeptuen deskribapena argi eta garbi identifikatuta badago.

Email bat bidali proyectos@aenkomer.com edo deitu 945 12 35 00.

Informazio guztia esteka honetan ere aurki dezakezu:

Dirulaguntzaren Agindua