MERKATARITZA, ZERBITZU PERTSONAL ETA OSTALARITZAKO ENPRESA TXIKIAK EZARTZEKO ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK 2021
Gasteizko Udalak udalerriko merkataritza, zerbitzu pertsonal eta ostalaritzako enpresa txikien ezarpena eta modernizazioa sustatu nahi du 2021ean.
- 50 langile baino gutxiago.
- Negozio-bolumena urtean 10 milioitik gorakoa ez izatea.
- Merkataritza-jarduera udalerrian bertan egitea.
- Baldintza horiek betetzen ez dituzten enpresek % 25eko partaidetza baino handiagoa ez izatea.
- Zerga-betebeharrak egunean izatea.
- Epigrafe hauetako batean kokatu behar da:
- 64: Elikagaiak, edariak eta tabakoa (646 eta 647.5 izan ezik)
- 65: Elikaduraz besteko produktuak establezimendu iraunkorretan (652.1, 654.3, 654.4, 654.5, 654.6 eta 655 izan ezik)
- 662.2: Era guztietako artikuluak
- 671, 672 eta 673: Jatetxeetako, kafetegietako eta tabernetako elikadura-zerbitzuak.
- 676: Txokolategiak, izozkitegiak eta hortxategiak.
- 677.9: Jatetxe-arloko beste elikadura-zerbitzu batzuk.
- 681, 682, 683 eta 684: hotelak, ostatuak, apartamentuak…
- 691.1 eta 691.9: Etxerako gai elektrikoak eta beste kontsumo-ondasun batzuk konpontzea.
- 755: Bidaia-agentziak (755.1 izan ezik).
- 971.3: Arropak pasaratzea eta konpontzea.
- 972. Ile-apainketako eta edertasuneko zerbitzuak.
2020ko uztailaren 18tik 2021eko ekainaren 18ra egindako inbertsio-proiektuak:
- Lokala eraberritzeko obrak.
- Terrazak, mahaitxoak edo espazio pribatuak instalatzea, eraberritzea eta egokitzea, betiere udal-ordenantza betetzen badute:
- Toldoak, manparak, haize-babesak…
- Eguzkitakoak, mahaiak, aulkiak…
- Argiztapena, berogailuak…
- Lokaleko ekipamendua, aktibo finko berriko inbertsioak:
- Jarduera nagusiarekin lotutako makineria eta altzariak.
- Covid19aren ondorioz sortutako beharrekin lotutako makineria edo altzariak (purifikatzaileak, manparak, metakrilatoak…).
- Girotzeko tresneria.
- Errotuluak, toldoak eta pertsianak
- Lokaleko segurtasun-ekipoak, produktuari atxikita ez daudenak
- Aholkularitza COVID-19agatik. Gehienez 500 euro.
EZ dira diruz lagunduko.
- Erakusketako eta probako artikuluak.
- Garraioaren kostua, aseguruak, tasak, telebistak, telefono-terminalak…
- Lokala erostea, transferentziak, errentak…
- Piezak mantentzea edo konpontzea edo ordezkatzea.
- Bulegoko materialaren gastuak.
- Ekipo informatikoak eta periferikoak, marketin digitala…
- Kutxa elektronikoak edo balantza informatikoak.
- Inbertsioak Alde Zaharrean, Koroatzean, El Anglon, El Pilarren, Zabalgunean eta Lovainan daude: 30 puntu, gehienez.
- Enpresaren antzinatasuna:
- 10 urte baino gehiago: 10 puntu
- 20 urte baino gehiago: 20 puntu
- Langile kopurua:
- 5 langile baino gutxiago: 10 puntu
- 5-9 langile: 5 puntu
- Merkataritza-sozietateek partaidetu gabea: 10 puntu.
- Jendeari arreta emateko hizkuntzak:
- Bai Euskarari ziurtagiria: 5 puntu
- Euskaraz, ingelesez edo frantsesez B1 titulua duten langileak: 2,5 puntu hizkuntza bakoitzeko.
- Enpresaren jarduera nagusia: 10 puntu.
- Hobekuntzak irisgarritasunean: 5 puntu.
- Aurkeztutako proiektuen memoriaren kalitatea: 10 puntu, gehienez.
- Diruz lagun daitekeen inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa:
- 2.000 € JEZ: 64, 65, 662.2, 69, 755, 971.3 eta 972.
- 4.000 € JEZ: 67.
- 8.000 € JEZ: 68.
- Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa.
- JEZ 64, 65, 662.2, 69, 755, 971.3 eta 972:
- 20.000 €-ra arte. Alde Zaharra, Koroatzea, Anglo, Pilar, Zabalgunea eta Lovaina.
- 15.000 €-ra arte. Gainerakoentzat.
- JEZ 67 eta 68:
- 10.000 €-ra arte. Alde Zaharra, Koroatzea, Anglo, Pilar, Zabalgunea eta Lovaina.
- 7.000 €-ra arte. Gainerakoentzat.
- JEZ 64, 65, 662.2, 69, 755, 971.3 eta 972:
- Puntuaziorik handiena duten proiektuek % 40ko dirulaguntza jasoko dute, eta % 25ekoa gutxieneko puntuazio dutenek.
- Eskabide-orria eta zinpeko aitorpena.
- Pertsona fisikoa bada: NAN.
- Pertsona juridikoaren kasuan: IFZ
- Enpresaren eskriturak eta ondorengo aldaketak
- Autonomoentzako ordainagiria, soldatapeko langilerik ez badago.
- Langileen hileko TC2, halakorik izanez gero.
- Proiektua deskribatzen duen memoria:
- Enpresaren deskribapena eta proiektuaren memoria kualitatiboa eta kuantitatiboa.
- Jabetza-titulua eta errentamendu-kontratua.
- Hizkuntza-ziurtagiriak.
- Fakturen kopia.
- Fakturak ordaindu izanaren egiaztagiria. (2021eko abuztuaren 18an amaitzen da).
- Eskabideak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 31n hasiko da eta 2021eko ekainaren 18an amaituko.
- Eskabide bat aurkeztu beharko da modernizatzeko edo egokitzeko ekintzak egin diren lokal bakoitzeko.
- Ebazpena gehienez sei hilabeteko epean emango da. Epe hori igaro eta jakinarazpenik egin ez bada, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.
Kontsultatu hemen informazio guztia