Ekipamendu pertsonalaren merkataritza-sektorerako laguntzak
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak laguntza-programa hau abiarazi du, euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txikiak babesteko eta zuzenean euskarri ekonomikoa emateko oinarriak ezartzeko, COVID-19aren hedapenari eusteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduera ahalik eta lasterren berrabiaraztea ahalbidetzeko.
- Norberaren konturako langileak edo autonomoak.
- Ondasun-erkidegoak.
- Sozietate zibilak.
- Euskal txikizkako merkataritzako mikro eta enpresa txikiak.
Egoitza soziala eta fiskala EAEn du, eta jarduera honako talde hauetan kokatzen da:
- CNAE 47.71: Jantzien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan.
- CNAE 47.72: Oinetakoen eta larruzko gaien txikizkako merkataritza establezimendu espezializatuetan.
Pertsona eta erakunde eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte 2021eko otsailaren 15ean:
- Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea eta bertan kokatzea laguntza eskatzen den merkataritza-establezimendua.
- EJSN 47.71 eta EJSN 47.72 taldeetan sartutako jardueraren batean aritzea.
- Norberaren konturako langileen edo langile autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea.
- Erakunde eskatzaileak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egon beharko du.
- Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainketak egunean izatea.
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira laguntzak. 2021eko otsailaren 15ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera:
- 1-9 langileko establezimendua: 4.000 €
- 10 langile edo gehiago dituen establezimendua: 4.500 €
Langileen guztizko zenbaketan sartuko dira bai autonomoak bai soldatapekoak, lanaldi osoa edo partziala edozein dela ere, jardunean, aldi baterako lan-erregulazioko egoeran, lan-harremanaren etenean edo jarduera uztean.
- Eskabideak aurkezteko epea 2021/03/09tik 2021/03/30era bitartekoa izango da.
- Izapideak telematikoak baino ez dira izango, eta eskabide bakarra aurkeztuko da establezimendu bakoitzeko, helbide honetan:
- Eskaerak ebaluatzeko, erregistro elektronikoaren data eta ordua hartuko dira erreferentziatzat. Dokumentazioa zuzentzeko eskatuz gero, eskabidea baliozkotasunez osatzeko erabili den dokumentazioa erregistratzeko eguna eta ordua hartuko dira kontuan.
- Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Kotizazio-kontuaren kode baten lan-bizitzaren txostena eta, langile autonomoaren kasuan, lan-bizitzaren txostena.
- Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa, beharrezkoa izanez gero.
- Banku-titulartasunaren ziurtagiria, hirugarrenaren altaren edo datu-aldaketaren kasuan eta ondasun-erkidegoa edo sozietate zibila bada.