Gasteizko Udalaren aparteko laguntza ostalaritzarako
Gasteizko Udalaren laguntza, 38/2020 Dekretuaren bidez beren jarduerak bertan behera utzi dituzten ostalaritza-enpresak babesteko eta haiei euskarria emateko.
- Ostalaritza-jarduera Gasteizko negozio-lokal batean egitea (ez da beharrezkoa eskatzailea udalerrian helbideratuta egotea)
- Enpresa txikiaren baldintzak betetzea 2020ko urriaren 25ean:
- 50 langile baino gutxiago.
- 10 milioi eurotik beherako urteko bolumena.
- Epigrafe hauetakoren batean alta emanda egotea:
-
- 671, 672 eta 673: jatetxeetako, kafetegietako, eta tabernetako elikadura-zerbitzuak.
- 676: txokolategietan, izozki-dendetan eta hortxategietan elikatzeko zerbitzua.
- 969.1: dantzalekuak eta diskotekak.
- Zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak egunean izatea.
- Aurrekontua 500.000 €-koa da guztira.
- Enpresa eskatzaileak diruz lagundu daitekeen jarduera ekonomikoa egiten duen lokal bakoitzeko 600 euroko dirulaguntza emango da.
- Lokala da ostalaritza-jarduera egiten den negozio-unitate independentea.
- Aurkezteko bi epe ezartzen dira:
- Lehenengoa abenduaren 18an amaituko da.
- Aurrekontu-partida agortu EZ bada, aldez aurretik eskaerarik aurkeztu EZ duten enpresek urtarrilaren 14tik martxoaren 1era bitartean egin ahal izango dute.
- Enpresak eskaera bakarra egin behar du, lokal kopurua edozein dela ere.
- Eskabidea hemen aurkeztu behar da:
- San Martingo Herritarren Arretarako Bulegoa.
- Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoa
- Entregatu beharreko dokumentazioa:
- Eskabide-orria eta erantzukizunpeko adierazpena:
https://www.vitoria-gasteiz.org/docs/wb021/contenidosEstaticos/adjuntos/es/03/81/90381.pdf
- Eskabide-orria eta erantzukizunpeko adierazpena:
- Emateko prozedura dokumentazio osoaren sarrera-erregistroaren ordenaren arabera egingo da.
- Prozeduraren ebazpena gehienez ere sei hilabeteko epean egingo da, laguntza argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta ebazpenik ez badago, dirulaguntzaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da.
- Laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da. Dirulaguntza onartutzat joko da, hamar eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.
- Dirulaguntza bateragarria da helburu bererako beste dirulaguntza batzuekin.