ARABAKO MERKATARITZA-SEKTOREKO INBERTSIOEI AURRE EGITEKO LAGUNTZAK 2024

Arabako Foru Aldundiaren laguntza honen helburua da Arabako merkataritza-sektoreari laguntzea 2024ko ekitaldian Arabako sektorean egindako inbertsio-gastuei aurre egiteko, hurbileko merkataritzaren lehiakortasuna areagotzeko.

  • Langile autonomoak. Gehienez 8 langile.
  • Sozietate zibilak edo ondasun-erkidegoak. Gehienez 9 pertsona autonomo.
  • Merkataritza-sozietateak. Enpresan gehienez ere 9 langilek parte hartzea.
  • Aurreko guztiek honako baldintza hauek bete behar dituzte:
    • Gutxienez salmenta-puntu finko eta fisiko bat Arabako merkataritza-etxabean.
      • Hornidura-merkatuetan eta merkataritza-galeria pribatuetan integratutako establezimenduak barne.
    • Egoitza soziala eta fiskala Araban izatea.
    • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea.

Onartutako JEZ hauetako batean alta emanda egon behar dute.

Diruz lagunduko dira 2023/11/01etik 2024/10/31ra bitartean egindako inbertsioak*:

  • Negozioen hobekuntza teknologikoa eta digitalizazioa eta online salmenta:
    • Aplikazio informatikoak (softwarea), TicketBAI betetzeko beharrezkoa den softwarea instalatzea, ezartzea, entregatzea, eguneratzea edo berritzea barne.
      • Informazioa eta osagarriak prozesatzeko ekipoak: ordenagailua, eskanerra, inprimagailuak, salmenta-puntuak, kode-irakurgailuak, etiketak, balantza elektronikoak… (ekipo informatikoak saltokian egon behar dira).
        • Telefono mugikorrak eta tabletak kenduta.
    • Hobekuntza teknologikoen aholkularitza (diruz lagun daitekeen gehieneko oinarria 700 €)
    • Web-orriak sortzea (diseinua barne)
  • Lokalaren ekipamendu fisikoa eta desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna:
    • Lokalak egokitzeko obrak.
    • Jarduera garatzeko altzariak eta ekipamendua.
    • Errotuluak, toldoak eta pertsianak.
    • Marken erregistroa.
    • Kanpoko zerbitzuak eta/edo aholkularitza espezializatukoak.
    • Aholkularitza espezializatua.
    • Irudi korporatiboa diseinatzea eta garatzea.
    • Kanpotik sartzea eta desplazamendu horizontalak eta/edo bertikalak egitea errazten duten obrak.
    • Ikusmen-, entzumen- edo ukimen-orientazioa errazten duten euskarriak.
    • Braillez edo bisualki egokitutako informazioa.
    • Web teknologiak, informazioa modu autonomoan eskuratu ahal izateko.

* Eskabideak aurkezteko epea 2024/04/17an amaituko da. Egun horretatik 2024/10/31ra bitartean egin beharreko inbertsioen kasuan, eskabidean aurrekontuak aurkeztuko dira, fakturen ordez.

* Hainbat motatako inbertsioak aurkeztuz gero, eskabide bat inbertsio bakoitzeko.

* EZ dira diruz lagunduko BEZa eta gainerako zeharkako zergak.

Zenbatekoa:

  • Laguntza jasotzeko eskubidea izateko diruz lagun daitezkeen gastuen gutxieneko zenbatekoa 400€ da.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuen laguntza-ehunekoa %50 eta %70 artekoa izango da.
  • Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 4.500€-koa izango da onuradun bakoitzeko.

Bateragarritasuna:

  • Bateragarriak izango dira beste laguntza batzuekin, bai maila globalean, bai jarduera bakoitzaren mailan, baldin eta laguntzen baturak ez badu gainditzen diruz lagundutako jardueraren kostua. Bateraezina da Arabako Foru Aldundiak jarduera bererako ematen duen beste edozein laguntza.
  • Eskabidea aurkeztu ondoren laguntzaren bat lortzen bada, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko da.
  • Hori baino lehenagoko laguntzaren bat jaso edo eskatu bada, eskabidean jasoko da.
  • Eskaera egiterakoan
    • Eskabide-inprimakia Egoitza Elektronikoan:
      • Merkataritza-jardueraren eta egindako inbertsioen memoria:
        • Sektorea, antzinatasuna, kokapena, enplegatutako pertsonak, inbertsioaren beharra eta aurreikus daitezkeen ondorioak eskatzailearen lehiakortasunaren hobekuntzari dagokionez.
      • Aurrekontuak eta/edo fakturak.
      • Laguntza-eskabidea aurkeztu aurreko urteko batez besteko plantillaren ziurtagiria (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana).
      • Langilerik kontratatu ez bada: enpresaburu gisa inskribatuta ez egoteari buruzko txostena edo kotizazio-kontuaren kodeko egoera-txostena.
      • Eskatutako jardueretarako bestelako diru-sarrerarik lortu eta/edo eskatu bada, diru-sarreren justifikazioa edo eskaera.
      • Alta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (ofizioz egiaztatzearen aurka eginez gero).
      • Sozietate zibilen kasuan:
        • Sozietatea eratzeko dokumentua.
        • Parte-hartzaile guztiak Ogasunean eta Gizarte Segurantzan egunean daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Justifikazioa egiterakoan (2024/11/04an 14:00etan amaitzen da)
    • Inbertsioen memoria. Obren kasuan, erantsi argazkiak.
    • Hartzekoduna, zenbatekoa eta jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data adierazten dituzten faktura justifikatzaileen zerrenda. Ordainagiriak 2025eko apirilaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira.
    • Bestelako diru-sarrerarik lortu bada, diru-sarrera horien justifikazioa.
    • Fakturen originala, eskabidean aurkeztu ez badira.
    • Erantzukizunpeko adierazpena.

Irizpide hauen arabera baloratuko da:

  • Merkataritza kokatzen duen toki-erakundeko biztanle-kopurua.
  • Aurkeztutako inbertsio-mota.
  • Plantillaren tamaina
  • Dokumentazio guztia hasiera-hasieratik sartzea
  • Inbertsioaren fakturak (aurrekontuak ez direnak) eskabideen aurkezpenaren azken eguna baino lehen sartzea.

Kontsultatu HEMEN irizpide bakoitzaren puntuazioak.

Informazio gehiago HEMEN