COVID-19AREN ONDORIOZKO GASTUEI AURRE EGITEKO ARABAKO FORU ALDUNDIAREN EZOHIKO LAGUNTZAK 2021

Arabako Foru Aldundiaren laguntza honen helburua autonomoei eta Arabako merkataritza-sektoreko enpresei laguntzea da, COVIDak 2021eko ekitaldian sortutako jarduera-gastuak edo korronteak estaltzeko.

Txikizkako merkataritza-sektorean diharduten erakundeak:

      • Langile autonomoak. Gehienez 8 langile.
      • Sozietate zibilak edo ondasun-erkidegoak. Gehienez 9 autonomo.
      • Merkataritza-sozietateak.
      • Baldintza hauek bete behar dituzte:
        • Gutxienez salmenta-puntu bat edo zerbitzu fisiko bat Arabako merkataritza-etxabe batean.
        • Zerga-egoitza Araban izatea.
        • Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzea.

Hurrengo taldeak:

      • 64 Taldea. Elikagaiak, edariak eta tabakoa.
      • 65 Taldea. Elikadurakoak ez diren industria-produktuak. (654 eta 655 izan ezik).
      • 97 taldea. Zerbitzu pertsonalak (974 izan ezik).
      • 755 taldea. Bidaia-agentziak.
      • 86 taldea. Lanbide liberalak, artistikoak eta literarioak.

2020ko azaroaren 1etik 2021eko martxoaren 31ra bitartean diruz lagundu daitezkeen gastuak:

  • Langile Autonomoen Araubide Bereziari (LAAB) dagozkion kuotak.
  • Lokalaren errentamendua.
  • Hipoteka-maileguen kuotak, interesak eta amortizazio nagusia barne.
  • Arabako elkarte sektorialetako afiliazio-gastuak.

2020ko urriaren 25etik 2021eko urriaren 31ra bitartean diruz lagundu daitezkeen gastuak:

  • Segurtasunarekin eta osasun-babesarekin lotutako materialak.
  • Covid-19aren eraginari lotutako aholkularitza.
  • Publizitate, sustapen eta irudi korporatiboarekin lotutako gastuak.

* EZ dira diruz lagunduko BEZa eta gainerako zeharkako zergak.

  • Laguntza jasotzeko eskubidea izateko diruz lagun daitezkeen gastuen gutxieneko zenbatekoa 400 € da.
  • Diruz lagundu daitezkeen gastuen laguntza-ehunekoa % 50ekoa izango da. Kreditua agortzen ez bada, % 70eraino handitu ahal izango da.
  • Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 2.000 €-koa izango da onuradun bakoitzeko.
  • Bateragarriak izango dira beste laguntza batzuekin, bai maila globalean, bai jarduera bakoitzaren mailan, baldin eta laguntzen baturak ez badu gainditzen diruz lagundutako jardueraren kostua.
  • Eskabidea aurkeztu ondoren laguntzaren bat lortzen bada, ahalik eta lasterren jakinarazi beharko da.
  • Hori baino lehenagoko laguntzaren bat jaso edo eskatu bada, eskabidean jasoko da.
  • Eskabide-inprimakia Egoitza Elektronikoan
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta ematea
  • 2020/11/01etik 2021/03/31ra bitarteko gastuetan: fakturak, kuotak edo bankuko karguak
  • 2020/10/25etik 2021/10/31ra bitarteko gastuetan: aurrekontuak edo fakturak
  • Laguntza-eskaera aurkeztu aurreko urteko batez besteko plantillaren ziurtagiria (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra)
  • Enpresa-jardueraren memoria (sektorea, kokapena, ibilbidea…)
  • Egindako edo egin beharreko jardueren memoria (aurkeztutako gastuen azalpena)
  • Aurkezteko epea 2021/04/09an amaituko da, 14: 00etan.
  • Aurkezpena modu elektronikoan egingo da, Arabako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez.

* Sartzeko, ziurtagiri digital bat behar da, eta eska daiteke:
https://egoitza.araba.eus/eu/egoitza-elektronikoa/ezagutu-egoitza/nola-sartu

Kontsultatu HEMEN informazio guztia