SALTOKIAK ETA ZERBITZUAK KONFINAMENDUA ARINTZEKO 0 FASEAN IREKITZEKO BALDINTZAK
AENKOMERek COVID-19aren ondoriozko egungo egoerarekin lotutako alderdi garrantzitsu guztien berri eman nahi dizu.
AENKOMERetik, maiatzaren 3ko SND/388/2020 Aginduan jasotako baldintzak eta babes-neurriak jakinarazi nahi dizkizugu, saltoki eta zerbitzu jakin batzuk konfinamendua arintzeko 0 fasean irekitzeko.
- Aurretiko hitzordurako sistema bat ezarriko da, langile bakoitzeko bezero bakarra establezimenduaren edo lokalaren barruan une berean egongo dela bermatzeko, eta ezin izango da itxaroteko gunerik gaitu barruan.
- Bezeroari banakako arreta bermatuko zaio, behar den bereizketa fisikoarekin; hori ezinezkoa bada, mostradoreak edo manparak jarriko dira.
- Higiene-, edukiera- eta babes-neurriak aurreikusten dira langileentzat eta bezeroentzat.
- 65 urtetik gorakoentzako lehentasunezko arreta-ordutegia ezarriko da.
- Ordutegi horrek bat etorri beharko du jarduera fisikoko ordutegiekin eta kolektibo horren ibilaldiekin.
Lokalean erositako produktuak biltzeko sistemak ezarri ahal izango dira, baldin eta bilketa mailakatua bermatzen bada, barruan edo lokalaren sarreran jende-pilaketak saihesteko.
Artikulu honetan aipatzen diren establezimendu eta lokaletarako joan-etorriak bizi diren udalerriaren barruan bakarrik egin ahal izango dira, zerbitzua edo produktua udalerri horretan eskuragarri ez dagoenean izan ezik.
** Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren arabera jendearentzat irekitzeko baimenduta dauden jarduera, establezimendu eta lokalek irekita jarraitu ahal izango dute baldintza berberetan, hargatik eragotzi gabe agindu honetan aurreikusitako segurtasun- eta higiene-neurriak betetzea.
- Instalazioak gutxienez egunean bitan garbitu eta desinfektatzea.
- Uniformeak eta laneko arropa egunero garbitu eta desinfektatzea.
- Norbera babesteko ekipamendu egokiak.
- Gel hidroalkoholikoak.
- Segurtasun-tartea, babes-elementuak edo hesiak.
- 0 fase honetan bete beharreko neurriei buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu esteka honetan.
Merkataritza eta zerbitzuak babesteko baldintzak eta neurriak, 0 fasea