Bonodenda kanpaina Araban 2019

Iaz bezala, udaberri honetan ere V. BONODENDA kanpaina jarriko dugu martxan, gure sektorean kontsumoa suspertzeko eta salmentak sustatzeko modu gisa.

Kanpaina horretan, kontsumitzaileak deskontu-bonu batekin ordaintzen du kanpainari atxikitako establezimenduetan. Deskontu-bonu honek (Bono Denda) erosi den prezioa baino balio handiagoa du. Zehazki, kontsumitzaileak 40 euroko bonu bat erosten du eta 50 € ditu kanpainari atxikitako establezimenduetan kontsumitzeko, horrek dakarren erakargarritasunarekin. Aurten ere erosketa bera egiteko bi bonu pilatu ahal izango dira, batez besteko tiketa 100 €-tik gorakoa duten erosketetarako kanpaina erakargarri egiteko.

Ekimen honen helburua Arabako merkataritza espezializatuan eta hiri-merkataritzan kontsumoa suspertzea da.

Apirilaren 26tik uztailaren 6ra bitartean, 40 euroko balioa duten 1.700 bonu jarriko dira zirkulazioan (Bono Denda), eta bezeroak 50 euroko balioa duten erosketak egin ahal izango ditu parte hartzen duten establezimenduetan.

Bonuak erosketa bakarrean erabili beharko dira, eta ezin izango dira bi bonu baino gehiago pilatu erosketa bera ordaintzeko. Deskontua beste eskaintza, beherapen edo deskontu batzuei metatu ahal izango zaie, eta erakargarriagoa izango da erosketa tokiko dendan, beherapenetan.

Bonu horiek Rural Kutxak Nafarroan dituen sukurtsaletan eta AENKOMERen bulegoetan erosi ahal izango dira (Aiztogile kalea, 61; Vitoria-Gasteiz).

(*) Farmazietan parafarmaziako produktuei bakarrik aplika dakieke

Dokumentazioa

informazioa deskargatu Bonodenda
Parte hartzen duten establezimenduak Bonodenda Vitoria-Gasteiz
Parte hartzen duten establezimenduak Bonodenda Gorbeialdea