Gabon hauetan, egin bat Arabako Errioxako Zuriarekin
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Lakua-Arriaga auzoko Ipar-Arriaga Auzo Elkartearekin lankidetzan, merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko ekimen bat jarri genuen abian, kasu honetan Arabako Errioxa sustatzeko ekimen bati lotuz.
Abenduaren 12tik 28ra bitartean , Lakua Arriagako saltokietan erosita, egonaldiak, ardo-sortak, upeltegietara bisitak eta Arabako Errioxan hainbat esperientzia bizi zitezkeen.
* Hazka eta irabazi txartel bat ematen zen 10 €-tik gorako erosketengatik
Abenduaren 12tik 28ra bitartean hainbat aukera eskaini ziren gure lurrak eskaintzen dituen ardo zuri ugari ezagutzeko.
Ostegunero, ostiralero eta larunbatero IBILBIDE ZURIAZ gozatzeko aukera zegoen, Arabako Errioxako hainbat ardo zuri dastatuz Gasteizko Abastos Merkatuko eta Lakua-Arriaga auzoko ostalaritzan. Astero, taberna bakoitzak upategi bat izaten zuen, gure lurrak eskaintzen dituen proposamen guztiak ezagutzeko aukera ematen zuen ibilbidea osatuz.
Eta, gainera, ostiral, larunbat eta igandeetan DOAKO DASTATZE IRUZKINDUEZ gozatzeko aukera gehitu zen:
Lekua: Abastos Merkatua (merkatuaren kanpoaldean prestatutako karpa; Jesús Guridi kalea)
- Larunbata, abenduak 14: 19:30 etatik 20:30etara
- Igandea, abenduak 15: 12:30etatik 13:30etara
- Igandea, abenduak 22: 12:30etatik 13:30etara
- Igandea, abenduak 29: 12:30etatik 13:30etara
Lekua: Lakua-Arriaga
- Larunbata abenduak 14: 12:30etatik 13:30etara (Cervecería Arrate)
- Ostirala abenduak 20: 19:30 etatik 20:30etara (Restaurante Séneca)
- Larunbata abenduak 21: 12:30etatik 13:30etara (Foronda Berria)
- Larunbata abenduak 28: 12:30etatik 13:30etara (O Pote)