AEnkomer elkarteak, “La Caixa” Gizarte Ekintzarekin batera, aukera bat eskaini nahi die gazteei, beren garapen profesionala hobetzeko eta beren formazioa osatzeko Gasteizko merkataritza eta zerbitzuen sektorean.
Akordio horri esker, enpresek hainbat jarduera antolatu dezakete era erraz eta ekonomikoan, lan arriskuak prebenitzeko araudia betetze aldera. Langile kontrataturik duzu eta oraindik ere lan arriskuen prebentzio plana egin gabe?
Aenkomer elkarteak, Arabako Foru Aldundiarekin batera, Bono Denda kanpaina abiatu du lehen aldiz, Arabako komertzio espezializatuari eta urbanoari laguntzeko.
Arabako Merkataritza eta Zerbitzuen Federazioak hainbat elkarterekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan jardun du Aiara Haranean menu bat eskaintzeko. Eskualdeko ekonomia sustatzeko helburuarekin, hainbat sukaldari eta ostalari arabarrek eskualdeko produkturik onenekin egin dute menu hau.
Eusko Jaurlaritzaren deialdia da, Enpresa Txiki edo Ertainak eta enpresaburu indibidual edo autonomoak diruz laguntzeko. % 20ko edo % 15eko diru-laguntza da, proiektu motaren arabera, batean zein bestean itzuli beharrik gabe.
Gasteizko Udalak diru-laguntza ematen die merkataritza alorreko enpresa txikiei eta azoketako nahiz merkataritza zentro eta galeria pribatuetako establezimenduei, zenbait kontratazio egiteko eta udalerrian egoitza duten establezimenduak eraberritzeko.
Aurreko aldietan arrakasta handia izan ondoren, AEnkomer eta ALAMU elkarteek HIPOTEKAZOA abiatu dute aurten (ALAMU Etxerako Ekipamenduen Elkartea da). HIPOTEKAZOaren helburua da altzarien eta etxeko gauzen erosketa sustatzea. Horretarako, azaroaren 2tik abenduaren 11ra bitartean erostegatik, HIPOTEKA BAT URTEBETEZ ORDAINTZEKO ADINAKO SARIA IRABAZI AHAL IZANGO DUZU, (* 500 € hilero).
AENKOMERek hitzarmen energetikoa sinatu du, argindarraren eta gasaren fakturetan deskontuak izateko. Elektrizitatearen faktura % 28 merkeagoa izan daiteke, eta gasaren faktura % 8.