GASTEIZEN TURISMOAREN SEKTOREA BABESTEKO LAGUNTZAK

Aparteko dirulaguntza Gasteizko turismo-sektoreari, pandemiaren aurkako borrokan hartutako neurrien ondorioz bideragarritasunari eusteko eta ixteko beharrik ez izateko.
JEZen epigrafe hauetako batean gutxienez alta emanda egotea:
  • 681 Hotel eta moteletako ostatu-zerbitzua
  • 682 Ostatu eta pentsioetako ostatu-zerbitzua
  • 683 Ostatuko eta ostatu-etxeetako ostatu-zerbitzua
  • 684 Ostatu-zerbitzua hotel-apartamentuetan
  • 685 Hotelez kanpoko turismo-ostatuak
  • 686 Apartamentu pribatuak agentzia edo enpresa antolatuaren bidez ustiatzea
  • 687 Turismo-kanpamenduak
  • 755 Bidaia-agentziak
  • 755.1 Beste bidaia-agentzia batzuentzako zerbitzuak
  • 755.2 Bidaia-agentziek jendeari emandako zerbitzuak
  • 854 Kongresu, batzar eta antzekoen antolakuntzan adituak
  • 882 Turismo-gidak
  • 883 Turismoko gidari interpreteak Ikuskizunarekin eta turismoarekin lotutako beste jarduera batzuk. Kongresuak antolatzea. Azoka-parkeak edo -esparruak
  • 989 eta 989.2 Kongresuak, batzarrak eta antzekoak antolatzeko zerbitzuak

Egoitza soziala eta fiskala: Vitoria-Gasteiz.

Urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra bi milioi eurotik gorakoa ez izatea.

Gehienez 10 langile izatea.

Zerga-betebeharrak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak egunean izatea.

Zigor- eta administrazio-arloan laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez egotea.

Kanpoan geratzen dira sozietate publikoak eta zuzenbide publikoko erakundeak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta elkarte- edo lanbide-jarduerak egiten dituztenak.

  • Aurkeztutako eskabideak gehienez 20 punturekin baloratuko dira:
    • Establezimenduko edo lantokiko langileak:
      • Gehienez ere 10 puntu, pertsona bakoitzeko puntu 1.
    • Merkataritza-lokala edukitzeko araubidea:
      • 5 puntu emango dira indarrean dauden hipoteka-maileguen mendeko alokairuko edo jabetzako enpresentzat.
    • Merkataritza-lokala kalean bertan edukitzeko araubidea:
      • 5 puntu emango zaizkie lur-arrasean dauden merkataritza-lokalei, erakusleihoa dutenei eta ordutegi jakin batean irekita daudenei. Merkatu, zentro eta merkataritza-galerietan integratutakoak barne hartu ahal izango dira.
  • Laguntzaren zenbatekoa honako hau da, lortutako puntuazioaren arabera:
    • 1etik 5 puntura: 600 euro.
    • 6-15 puntu: 750 euro.
    • 16-20 puntu: 900 euro.
  • Enpresa onuradun batek emandako dirulaguntzak ezin izango du 2.700 eurotik gorakoa izan.

Dokumentazioa: (Enpresak eskabide bakar bat egin beharko du, jarduera gauzatzen duen lokalen kopurua edozein delarik ere. Hiru negozio-lokalerako gehienez eskatu daiteke dirulaguntza).

Nahitaez:

  • Eskabidea eta erantzukizunpeko adierazpena: I. Eranskina

Horrez gain, enpresa eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu ahal izango dute:

  • Azken hilabeteko TC2 edo langileen zerrenda izenduna, Gizarte Segurantzak jaulkia.
  • Merkataritza-lokalaren edukitze-erregimena baloratzeko dokumentazioa: 
    • Indarrean dagoen alokairu-kontratua
    • Merkataritza-lokalaren hipoteka-mailegua formalizatzeko agiria.

Eskabideak aurkezteko epea:

  • Deialdi hau argitaratzen den egunaren (apirilak 16) biharamunean hasita, hamabost egun balioduneko epea.
Kontsultatu hemen informazio guztia