GASTEIZEN 2021EAN ENPRESAK SORTZEN ETA FINKATZEN LAGUNTZEKO LAGUNTZAK
Gasteizko Udalaren itzuli beharrik gabeko dirulaguntza, 2021ean Gasteizen enpresak sortzea eta 5 urtetik beherako enpresak sendotzea sustatzeko.
- Baldintza hauek betetzen dituzten enpresa pribatuak:
- Egoitza soziala eta fiskala: Vitoria-Gasteiz.
- Udalerrian diruz lagun daitezkeen jarduerak garatzea.
- JEZen ez dira sartzen:
- 64-67. Elikadura
- 681, 682, 683 eta 684. Hotelak, ostatuak, etxeak…
- 691.1 eta 691.9. Konponketak
- 755. Bidaia-agentziak
- 971.3. Arropa konpontzea
- 972. Ile-apainketa eta edertasuna
- Enpresa txikien baldintzak betetzea:
- 50 soldatapeko baino gutxiago
- Urteko negozio-bolumena 10 milioi eurotik beherakoa izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko zerga-betebeharrak eta udalarekiko zerga-betebeharrak egunean izatea.
- Enpresa sortu berrien proiektuak eta inbertsioak (2016ko uztailaren 1etik aurrera IAEn alta emanda).
- 2020ko ekainaren 1etik 2021eko uztailaren 16ra bitarteko fakturak:
- Eraketa- eta abiarazte-gastuak.
- Komunikazio-gastuak.
- Prototipoak diseinatzeko eta fabrikatzeko gastuak, jabetzaren babesa eta izen komertzialak.
- Kalitatea kudeatzeko sistemak.
- Aktibo finkoko elementuak: makineria, altzariak, ekipo informatikoak…
- Diruz lagundu daitekeen gutxieneko inbertsioa: 5.000 euro.
- 2021eko irailaren 17a baino lehen justifikatutako ordainketak bakarrik lagundu daitezke diruz
- EZ dira diruz lagunduko:
- Material-, prestakuntza- eta langile-gastuak.
- Aktibo finkoko inbertsio hauek: aktibo ukiezinak, eskualdatze-eskubideak, frankizia, lurrak…
- Beste laguntza batzuk jaso dituzten bigarren eskuko makineria eta ekipoak, edo merkatuko balioaren prezio berdina edo handiagoa dutenak.
- Enpresaren funtzionamendu normalaren ondoriozko gastuak.
- Patenteak, diseinu industrialak… berritzeko edo aldatzeko gastuak.
- Adierazitako jarduerekin lotutako zergak eta tasak, errekarguak eta administrazio-zehapenak.
- Puntuazioa:
- Aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa: 30 puntu, gehienez.
- Proiektuaren berrikuntza-maila eta enpresa-ahalmena: 30 puntu, gehienez.
- Talde sustatzailea eta sortutako enplegua: 20 puntu, gehienez.
- Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak: 20 puntu, gehienez.
- Aurkeztutako proiektu bat diruz laguntzeko modukoa izan dadin, gutxienez 50 puntu.
- Gehienezko puntuazioa lortzen dutenak: dirulaguntzaren % 40. Puntuaziorik txikiena lortzen dutenak: % 20ko dirulaguntza.
- Puntuazio horren hurrenkerari jarraituz emango dira dirulaguntzak.
- Gehienez 8.000 euroko dirulaguntza emango da.
- Eskabide-orria eta zinpeko aitorpena.
- Aurkeztutako inbertsioen taula
- NANaren kopia, pertsona fisikoa bada
- Pertsona juridikoa:
- CIFeren kopia
- Enpresaren eraketaren eskriturak.
- Ordezkaritza-ahalordeen kopia.
- Ordezkaritza-ahalmena duen pertsonaren NANaren kopia
- Soldatapekoen kasuan, azken hilabeteko TC2.
- Soldatapeko langilerik ez izanez gero, azken hilabeteko ordainagiria.
- Deskribapen-memoria: enpresaren oinarrizko datuak, bazkideak eta bideragarritasun ekonomiko eta komertzialaren azterketa.
- Fakturen kopia.
- Bankuko egiaztagiriak (2021eko irailaren 17an amaitzen da)
- 2020eko ekainaren 16tik uztailaren 16ra
- Herritarren Arretarako Bulegoetan:
- Egoitza elektronikoa
- Aurrez aurre.
- Eskaera aurkezteaz gain, enpresak Gasteizko Udaleko enpresa-zerbitzuei jakinarazi beharko dio eskabidearen erregistroa, posta elektroniko bidez, uztailaren 16a baino lehen: infoempresas@vitoria-gasteiz.org
Kontsultatu hemen informazio guztia