Gabon hauetan, Lakua-Arriagako 150 €-ak aprobetxatu
Lakua-Arriagako Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritza Elkarteak (Ipar-Arriaga) auzoko merkataritza-sektorea dinamizatzeko eta suspertzeko kanpaina bat antolatu du, Lakua-Arriagako saltokietan kontsumitu beharreko 150 euroko bonuak zozketatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak diruz lagundutako kanpaina.
Abenduaren 1etik 21era, 150 €-ko 6 bonuetako bat irabazteko bi bide dituzu:
- 5 bonu zozketatuko dira parte hartzen duten establezimenduetan 5 eurotik gorako erosketak egiten dituzten pertsonen artean.
- Ipar-Arriagako sare sozialetan argitaratuko diren kanpainako argazkietan auzoan kontsumitzeak dituen abantailetako batzuk aipatzen dituzten pertsonen artean beste bonu bat zozketatuko da.
Irabazleak Ipar-Arriagako sare sozialetan argitaratuko dira abenduaren 22an, eta 2022an kontsumitu beharko dira.