EUSKO JAURLARITZAREN COVID-19 LAGUNTZAK AUTONOMOENTZAT, ENPRESA TXIKIENTZAT ETA ONDASUN-ERKIDEGOENTZAT
20 maiatza, 2020
AENKOMERek Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzaren berri eman nahi dizu, COVID-19aren krisiak autonomoentzat eta enpresa txikientzat dituen ondorioak arintzeko.
Laguntza hori 15 milioi eurokoa da, eta alarma-egoeragatik itxita egon diren edo salmentak % 75 baino gehiago jaitsi dituzten pertsona autonomoek eta enpresa txikiek baliatu ahal izango dute.
Erakunde onuradunak
Autonomoak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak eta txikizkako enpresa txikiak:
Jarduera nagusia txikizkako merkataritza denean.
Jarduera erabat eten bada edo martxoaren 14tik apirilaren 13ra bitartean salmentak % 75 baino gehiago murriztu badira:
2019ko aldi berari dagokionez.
Edo alarma-egoeraren aurreko hilabeteari dagokionez.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak
Lokal bakar baten alokairu-gastuak, ondoz ondoko 3 hilabeteri dagozkienak (2020ko martxoaren 14tik eta abuztuaren 31tik)
Lokala erosteko hipoteka-maileguen edo mailegu pertsonalen kuotak (3 hilabete 03/14tik 08/31ra).
Udaberria-uda denboraldiko produktuaren stocka, alarma-egoera indarrean jarri aurretik eskuratutakoa.
Merkataritza-jarduerarekin lotutako gastu hauek:
Energia-hornidurak, telekomunikazio-zerbitzuak eta aseguru-primak (3 hilabete 03/14tik 08/31ra).
COVID-19 laguntzen aholkularitza- eta kudeaketa-zerbitzuak.
Tokiko merkataritza-elkarteetako afiliazio-kostuak (3 hilabete 03/14tik 08/31ra).
Zenbatekoa
Aurkeztutako gastuaren % 100, eta gehienez 3.000 euroko dirulaguntza enpresa bakoitzeko.
Aurkeztutako eta dirulaguntzarako onartutako gastuak ez dira 750 eurotik beherakoak izango.
Beste edozein dirulaguntzarekin bateragarriak diren laguntzak, betiere diruz lagundutako kontzeptuaren kostua gainditzen ez bada.
Ez da onartuko 100 eurotik beherako gasturik.
Ondasun-erkidegoen edo sozietate zibilen kasuan, dirulaguntzak ez du inola ere gaindituko bazkide guztientzako gehieneko zenbatekoa.
Eskaera
Izapidetze elektronikoaren bidez, argitaratu eta hilabeteko epean: