EUSKADI BONO DENDA 2024

10 azaroa, 2024

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Euskadi Bono Denda 2024 deskontu-bonuen kanpaina abiarazi du berriro. Guztira 3,5 milioi euro izango dira Euskadirentzat, eta horietatik 525.000 euro bonuetan banatuko dira Araban.

 

Onuradunak

Pertsona fisikoak

Bonuaren deskontua jasotzeko eskubidea duten kontsumitzaileak EAEko edozein udalerritan bizi diren 16 urtetik gorakoak izango dira, pertsonako bost bonu gehienez ere.

Txikizkako merkataritza

Autonomoek, mikroenpresek eta enpresa txikiek EAEko merkataritzako establezimenduetan eta hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuetan egindako txikizkako merkataritza. Jarduera Ekonomikoen Zergaren (JEZ) epigrafe hauetakoren batean egon behar du jarduerak

 

Bonuak trukatzea

Bonuak trukatzeko sistema:
  • Euskadi Bono Denda deskontu-bonuak dira, eta kanpainari atxikitako establezimenduetan egongo dira eskuragarri. Bonu bakoitza deskontu-bonutzat hartuko da, eta 10 euroko balioa izango du, gutxienez 30 euroko erosketa baten gainean.
  • Bonuak trukatzeko ezarritako epean, establezimenduek aktiboki eskainiko dituzte bonuak, eta erosteko unean trukatuko dituzte, agortu arte.
  • Deskontu-bonuak establezimenduek berek aplikatuko dituzte, EAEn bizi direla egiaztatu ondoren eta ondasunak eskuratzeko edo zerbitzuak emateko unean onuradunak identifikatu ondoren.
  • Erosketa-tiketaren zenbatekoa 30 €edo handiagoa izango da.
  • Pertsona bakoitzak gehienez ere 3 Euskadi Bono Denda batu ahal izango ditu, 30 euroko balioarekin, eta hainbat establezimendutan edo establezimendu bakar batean erabili ahal izango dira. Erosketa bakoitzean, 3 bonu erabili ahal izango ditu gehienez, hau da, 30 €aurreztu ahal izango ditu gutxienez 90 €erosita.
  • Inola ere ez da eskudirurik itzuliko, ez erosketan, ez produktua gerora itzultzeko aukeran.

Bonuak trukatzeko aldiak:

 

  • 2024ko azaroaren 15ean hasi eta abenduaren 5ean amaituko da.

Atxikitzeko epea eta prozesua

Merkataritza-sektoreari atxikitzeko epea urriaren 24an hasi eta 30ean amaituko da.

Negozio eskatzaileek atxikipen-formularioa bete beharko dute, Aginduaren baldintza guztiak betetzen dituztela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpenarekin, www.euskadibonodenda.eus plataformako ADHIÉRETE AQUÍ atalean, eta, horrez gain, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • Identifikazio fiskala: NANa autonomoen kasuan eta IFKa pertsona juridikoen kasuan.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan edo, hala badagokio, laguntzaren xede den establezimenduan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa.
  • Establezimenduaren argazkia.
  • Banku-kontuaren ziurtagiria.

Atxikitzeko baldintzak betetzen dituzten enpresek establezimendu bat baino gehiago badituzte, bakoitzari plataforman alta eman ahal izango diote.

Kanpaina honi buruzko informazio guztia honako esteka hauetan kontsulta dezakezu:

Funtzionamenduari buruzko zalantzarik baduzu edo kanpaina honi atxikitzeko aholkularitza behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan 945 12 35 00 telefonoan edo proyectos@aenkomer.com helbide elektronikoan.

 

 

Kategoriak

Create your account