EROSI, KONTSUMITU ETA ONDO PASA ARABAN: TOKIKO PRODUKTUAK KONTSUMITZEAK SARIA DU

AENKOMERek, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, pandemiak, energia-krisiak eta egungo gerrak gehien kaltetutako azpisektoreetan kontsumoaren inguruko sentsibilizazio eta pizgarri-kanpaina bat antolatu du. Kanpaina horretan, bezeroentzako sarien zozketa bat egingo da, sare sozialetan interakzioen bidez.

Sektore batzuetan eragin berezia izan du pandemiak, gaur egungo gerrak eta energia krisiarekin batera, eta horrek guztiak kontsumitzailearengan izan du eragina.

Hori dela eta, AENKOMERek kanpaina bat planteatu du kontsumitzailea sentsibilizatzeko bere auzoko eta hiriko establezimendu fisikoetan kontsumitzen jarraitzearen garrantziaz, jakinda, horrela, hurbileko eta kalitatezko zerbitzuak mantentzen laguntzen dutela, eta, guztien artean, hiri biziagoa eta seguruagoa.

EROSI, KONTSUMITU ETA ONDO PASA ARABAN, eta irabazi 50 €-ko bonua!

AENKOMERetik sentsibilizazio-bideo bat egin dugu, tokiko establezimenduetan kontsumitzeak duen garrantziari buruz: IRUDI PERTSONALA, PERTSONAREN EKIPAMENDUA eta AISIA eta EKITALDIAK. Gainera, bideo horiek gure sare sozialetako argitalpenen bidez sustatuko ditugu, ahalik eta pertsona gehienengana iritsi ahal izateko.

Saltokietan, zerbitzuetan eta hurbileko ostalaritzan erosteko arrazoi asko daude.

Aipatu argitalpen horietako batean zure arrazoi gogokoena, eta sar zaitez ekimen honi atxikitako establezimenduetako 50 euroko bonuen 5 zozketetako batean.

Bete ditzagun sareak kontsumo lokalaren aldeko mezuekin!

Lehenengo zozketa irailaren 9an egingo da, eta sarituak gure sare sozialetan argitaratuko ditugu. Zu izango zara horietako bat?

Bigarren zozketa irailaren 12tik 23ra.

Hirugarren zozketa urriaren 3tik 14ra egingo da.

Laugarren zozketa urriaren 18tik, azaroaren 4ra.

Bostgarren eta azken zozketa azaroaren 5etik 18ra.

Animatu eta parte hartu.

LOKALA KONTSUMITZEAK SARIA DU!

Hona hemen egindako sentsibilizazio-bideoa:

Hona hemen zure zalantzak: