AZAROAREN 22TIK ABENDUAREN 11RA IRABAZI EUSKARAZ EROSTEN
Azaroaren 22tik abenduaren 11ra bitartean 400 euro zozkatuko ditugu saritan ekimenari atxikitako denda, taberna, jatetxe eta bestelako zerbitzuetan euskara erabiltzen dutenen artean.
AENKOMERrek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Betikoa kanpaina egingo du. Gertukoa – Eskatu/Eskaini euskaraz, gure saltoki, ostalaritza eta gainerako zerbitzuetako erosketetan euskararen erabilera sustatzeko helburua duen ekimena.
Azaroaren 22tik abenduaren 11ra bitartean 400 euro zozkatuko ditugu saritan ekimenari atxikitako denda, taberna, jatetxe eta bestelako zerbitzuetan euskara erabiltzen dutenen artean. Zehazki, 40 euroko 10 erosketa-txartel zozkatuko ditugu establezimendu horietan kontsumitzen jarraitzeko.
- Kanpaina honetan izena ematen duten establezimenduei informazio-kartel bat emango diegu, identifikatzeko eta ikusgai jartzeko.
- Kanpainan parte hartzeko, erosketak euskaraz egiten dituzten bezeroek erosketa-tiketaren argazkia eta izen-abizenak bidali ahal izango dituzte azaroaren 22tik abenduaren 11ra WhatsAppeko 945123500 telefonora. Tiketaren argazkia bidaltzeak zozketan parte hartzeko aukera emango du.
- Zozketa: abenduaren 13an iragarriko dugu AENKOMERen sare sozialetan irabazleen izenak. Bonu horiek 2021eko abenduaren 31ra arte erabili ahal izango dira atxikitako establezimenduetan.
- Ahalik eta inpaktu handiena lortzeko, nahiz eta AENKOMERek proposamen horren berri eman, kanpaina hori beren komunikazio-kanalen bidez (sare sozialak, webgunea, bezeroei informazioa ematea…) zabaltzea gomendatzen diegu establezimenduei.
- Parte hartzeko, kanpainari atxikitzeko eskaera bete eta 2021/11/22a baino lehen bidali beharko duzu. Bete dezakezu establezimendu gisa atxikitzeko eskaera HEMEN KLIKATUZ.
- Parte hartzeak ez du inolako kosturik kanpaina honi atxikitzen zaizkion establezimenduentzat.
BONUAK KOBRATZEKO PROZEDURA:- Bonuak trukatzeko epea amaitzean, establezimendu bakoitzak trukatutako bonuak bidaliko dizkio AENKOMERi, baita erosketa-tiketen kopia bat eta trukatutako bonuen kopurua eta deskontatutako euroen guztizko zenbatekoa jasotzen duen kargu-ohar bat ere (hala behar izanez gero, oharra egin dezakegu).
- AENKOMERi igorritako kargu-oharrek 2021/12/31 edo lehenagoko data izan beharko dute.
Kanpainan parte hartuko duten establezimenduen zerrenda HEMEN.
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak
945 12 35 00
dinamizadoralava@gmail.com