ENPLEGUA MANTENTZEKO LAGUNTZAK 10 LANGILE BAINO GUTXIAGOKO ENPRESENTZAT VITORIA-GASTEIZ 2020

Laguntza ekonomiko horren bidez, Gasteizko Udalak laguntza eman nahi die 10 langile baino gutxiago dituzten udalerriko enpresei, 2020an enplegatuak mantendu ahal izan ditzaten.

10 langile baino gutxiagoko enpresetan enpleguari eusten laguntzea, Vitoria-Gasteizko udalerrian 2020an.

Enpresak (edozein forma juridiko dutela ere, ondasun-erkidegoak eta nortasun juridikorik gabeko sozietate zibilak barne) eta kontratatutako langileak dituzten pertsona autonomoak, honako baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Jarduera ekonomikoa Gasteizko udalerrian dagoen lantoki batean egitea.
  • Sozietatearen egoitza Gasteizko udalerrian izatea.
  • Gehienez 10 pertsona kontratatuta izatea.
  • Egiaztatu dezatela Covid-19aren eraginaren ondoriozko krisiaren eragina:
    • Martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuan dekretatutako establezimenduaren itxieragatik, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikulua aldatzen duena.
    • 2020ko apirilean fakturazioan gutxienez ehuneko 75eko murrizketa izan zelako 2019ko hileko batez besteko fakturazioarekin alderatuta.
Alarma-egoeran edo aldi baterako enplegu-erregulazioko egoeran dirulaguntza eskatu zuen enpresan galdu zuten pertsonei egindako kontratuengatiko laguntzak, bai eta aldi hartan aurreko lanaldia berreskuratu/handitzeagatiko laguntzak ere.

Diruz lagundu daitezkeen kontratuek alarma-egoera deklaratu zen edo ABEEa eskatu zen aurreko egunean zeuzkaten lan-baldintza berdinak edo hobetuak (soldata eta lanaldiaren ehunekoan) izan beharko dituzte. Gutxienez ehuneko 50eko lanaldia duten kontratuak baino ez dira diruz lagunduko.

Diruz lagundu ahal izango dira alarma-egoera amaitu edo enpresa ABEEtik irten eta hurrengo egunetik aurrera, eta alarma-egoera amaitu eta gehienez ere bi hilabetera egiten diren kontratazioak edo lanaldia berreskuratu edo handitzen dutenak.

2.000,00 euro lanaldi osoko kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialen kasuan, laguntza lanaldiaren proportzionala izango da.

Lanaldi partzialak berreskuratuz gero, laguntza lanaldiaren igoerarekiko proportzionala izango litzateke.

Diruz lagundu daitekeen gutxieneko lanaldia ehuneko 50ekoa izango litzateke. Gehienez 6.000,00 euroko laguntza ekonomikoa enpresa bakoitzeko

Eskaerak aurkezteko azken eguna 2020ko irailaren 11a izango da.
Balorazio-irizpideak Puntuazioa

Kontratuen ezaugarriak

Lanaldiaren ehuneko 100ean berreskuratutako kontratuagatik

Gutxienez aurreko lanaldia baino ehuneko 50 gehiago hartzen duten kontratuengatik

Kontratu mugagabea

 

50 puntu

20 puntu

30 puntu

Pertsonen ezaugarriak

55 urte baino gehiago

Emakumea

 

30 puntu

10 puntu

Gehienezko puntuazioa 120 puntu
Kontsultatu hemen informazio guztia