ENPLEGU EGONKORRA ETA KALITATEZKOA LORTZEKO LAGUNTZA 45 URTETIK GORAKOENTZAT VITORIA-GASTEIZEN 2025

  • Hasiera
  • Gaurkotasun
  • ayudas
  • ENPLEGU EGONKORRA ETA KALITATEZKOA LORTZEKO LAGUNTZA 45 URTETIK GORAKOENTZAT VITORIA-GASTEIZEN 2025
23 martxoa, 2025

Gasteizko Udalaren laguntza, kontratazio mugagaberako eta enpleguaren egonkortasunerako, Vitoria-Gasteiz udalerriko sektore guztiei zuzendua.

45 urte edo gehiagoko pertsonen aldi baterako kontratuak lanaldi osoko edo partzialeko lan-kontratu mugagabe bihurtzea, gutxienez lanaldiaren ehuneko 50ekoa, Gasteizko udalerriko lantokietan.

Enpresa/erakunde onuradunak

Edozein forma juridiko dutela ere, eta baldintza hauek betetzen dituztela:

  • Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak udalerriko lantoki batean garatzea.
    Egunean egotea zerga- eta lan-betebeharretan.
  • Ondasun-erkidegoaren edo sozietate zibilen kasuan, horietan parte hartzen duten pertsona guztiek baldintza guztiak bete behar dituzte.
  • Baldintza horiei eustea ebazpena eman arte.

Kontratatu beharreko pertsonak

Bete beharreko baldintzak:

  • Aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzen den egunean 45 urte edo gehiago izatea.
  • Gasteizko udalerrian erroldatuta egotea, aldi baterako kontratua mugagabe bihurtu aurreko 6 hilabeteetan gutxienez.

Diruz lagundu daitezkeen ekintzak/EZ direnak

Lan-kontratazioak, honako oinarri hauekin:

  • Lanaldi osoko edo partzialeko aldi baterako kontratuak, gutxienez lanaldiaren ehuneko 50ekoak, 45 urteko edo gehiagoko pertsonenak.
  • Bi bihurketa enpresa edo pertsona autonomo bakoitzeko.
  • 2025eko urtarrilaren 1etik eskabideak aurkezteko epea amaitu arte (2025eko irailaren 1a) egiten diren kontratuak.
  • Kontratu mugagabea 12 hilabetez mantendu beharko da.

EZ dira diruz lagungarriak:

  • Aurreko hamabi hilabeteetan enpresa berean lan-harreman mugagabea amaitu duten pertsonak.
  • Ezkontideei, aurreko ahaideei, ondorengoei eta odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko gainerako ahaideei eragiten dieten kontratuak.
  • Ezta zuzendaritza-karguak dituzten edo administrazio-organoetako kideak diren pertsonei ere.
  • Aldi baterako kontratuak aldizkako kontratu finko bihurtzea.
  • LaEsleitutako kontratuak gauzatzeko egindako aldi baterako kontratuak mugagabe bihurtzea.

Epea eta dokumentazioa

Epea 202ekoirailaren 1ean amaituko da.

Eskabideekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • IFZ, AIZ edo IFK
  • Eraketa-eskritura, estatutuak eta ordezkaritza-ahalordeen egiaztapena.
  • Legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.
  • Ogasun eta Gizarte Segurantza Sailaren ziurtagiria.

Kontratatutako pertsonaren dokumentazioa:

  • Lan-kontratua eta horren jakinarazpena Lanbideri
  • NAN edo AIZ
  • Errolda
  • Gutxienez urte eta erdiko lan-bizitzari buruzko txostena
  • Enpresaren ziurtagiria, kontratazioaren urteko soldataren kostuari buruzkoa

Aldi baterako kontratua kontratu mugagabe bihurtu eta 12 hilabetera aurkeztu beharreko egiaztagiriak:

  • Afiliatuaren lan-bizitzari buruzko txostena.
  • Nominak eta horien ordainagiriak, aldi baterako kontratua mugagabe bihurtu ondorengo 12 hilabeteei dagozkienak.

Dirulaguntzaren kalkulua eta balorazio-irizpideak

  • Urteko soldata-kostuen ehuneko 30eko laguntza, muga honekin:
    8.000,00 euro gehienez.
  • Lanaldi partzialeko kontratuetan proportzionalak izango dira.
  • Diruz lagundu daitekeen gutxieneko lanaldia ehuneko 50ekoa izango da.
  • Bihurketa-datan 60 urte edo gehiagoko pertsonen kontratuek 1.000,00 euro gehiagoko dirulaguntza jasoko dute.

Bihurtutako kontratu bakoitza honako irizpide hauen arabera baloratuko da:

  • Kontratatutako pertsonen ezaugarriak:
    • 55 urtetik gorakoak: 50 puntu
    • Emakumea: 30 puntu
    • Dibertsitate funtzionala duten pertsonak: 10 puntu
  • Lanaldi Mota 
    • Osoa: 30 puntu
      Partziala: 10 puntu

Informazio Gehiago

Informazio Guztia

Kategoriak

Create your account