Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak EMET 2025 programarako deialdia egiten du, tokiko komunitatearentzat balioa sortzen duten turismo negozio berriak sortzea bultzatzeko helburuarekin.
Laguntzaren Helburuak
Programaren helburu zehatzak hauek dira:
- Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen duten enpresa lehiakorren kopurua handitzea.
- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) eta enpresek bezeroekin duten elkarrekintza eta turismo-enpresen eraginkortasuna hobetzen duten beste irtenbide teknologiko batzuk erabiltzen dituzten enpresen kopurua handitzea.
- Eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetzen duten enpresen kopurua handitzea.
- Eskaintza turismo seguru, ingurumenarekiko jasangarri eta irisgarrira egokitzen duten enpresen kopurua handitzea.
Erakunde onuradunak
Pertsona fisikoak eta juridikoak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak honako tipologia hauetako batean sartzen dira:
- Ostatu turistikoko enpresak
- Turismo-bitartekaritzako enpresak,
- Katering enpresak
- Turismo-garraioko enpresak
- Turismo aktiboko enpresak
- Biltzar profesionalak antolatzeko enpresak (OPC),
- Turismo gidak
- Autokarabanentzako harrera gune berezien titularrak.
Diruz lagun daitezkeen ekintzak
1. lerroa. Turismo-enpresa berriak sortzeko ekintzailetza:
- 10.000 euroko gutxieneko inbertsioa eta 2025ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten eta fakturatzen diren kontzeptu hautagarriak.
2. lerroa. Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea honako hauek osatuta:
- Enpresa-berrikuntza eta turismo-zerbitzuak irtenbide teknologikoen bidez.
- Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea.
- Eskaintza turismo seguru, jasangarri, arduratsu eta irisgarrirantz egokitzea.
- 5.000 euroko gutxieneko inbertsioa, 2025ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egina eta fakturatua.
Lerro biak elkarren artean esklusiboak dira.
Laguntzen banakako zenbatekoa
- La subvención máxima para los proyectos referidos a la mejora de la competitividad de las Enpresa berriak sortzeko ekintzailetzari lotutako proiektuetarako gehienezko diru-laguntza diruz lagundu daitekeen gastuaren % 40 izango da, 18.000 eurora arte.
- Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzearekin lotutako proiektuetarako gehienezko diru-laguntza diruz lagundu daitekeen gastuaren % 30 izango da, 15.000 eurora arte.
Eskaerak aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea 2025ko maiatzaren 21era arte izango da.
Eskabidea zein gainerako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira.
- Eskaera eta Betetzea:
- Onartutako euskarri elektronikoak:
- Espedienterako sarbidea eta gainerako izapideak:
- Beste persona bati ordezkaritza emateko:
- Hirugarren interesdun baten erregistroa lortzeko:
Informazio Gehiago
Korreo elektroniko bat bidali dezakezu info@aenkomer.com / proyectos@aenkomer.com edo 945 12 35 00 ra deitu.
Informazio guztia hurrengo estekan ere aurki dezakezu:



