EMET 2022. TURISMO-ENPRESEN EKINTZAILETZARAKO ETA LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO LAGUNTZAK

26 apirila, 2022

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak EMET 2022 programaren deialdia egin du, tokiko komunitatearentzat balioa sortuko duten negozio turistiko berriak sortzea sustatzeko.

 

Laguntzaren helburuak

Programaren helburu espezifikoak honako hauek dira:

  1. Negozio lehiakorren eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzen dutenen kopurua handitzea.
  2. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) eta beste soluzio teknologiko batzuk erabiltzen dituzten enpresen kopurua handitzea, enpresen eta bezeroen arteko elkarreragina eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko.
  3. Eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatea hobetzen duten enpresen kopurua handitzea.
  4. Ingurumen aldetik iraunkorra eta irisgarria den turismo segurura egokitzen diren enpresen kopurua handitzea.

 

Erakunde onuradunak

Pertsona fisikoak eta juridikoak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, honako tipologia hauetakoren batean sartuta daudenak:

a) ostatu-enpresa turistikoak,
b) bitartekaritzako turismo-enpresak,
c) jatetxe-arloko enpresak,
d) turismo-garraioko enpresak,
e) turismo aktiboko enpresak,
f) kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak (OPCak),
g) turismo-gidak,
h) autokarabanentzako harrera-eremu berezien titularrak.

 

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

1. lerroa. Negozio turistiko berriak sortzeko ekintzailetza:

  • Gutxienez 10.000 euroko inbertsioa eta 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin eta fakturatzen diren kontzeptu subentzionagarriak.

2. lerroa. Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea:

  • Enpresa-berrikuntza eta turismo-zerbitzuen berrikuntza konponbide teknologikoen bidez.
  • Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea.
  • Eskaintza turismo seguru, iraunkor, arduratsu eta irisgarri batera egokitzea.
  • Gutxienez 5.000 euroko inbertsioa, 2022ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin eta fakturatzen direnak.

Bi lerroak elkarren artean baztertzaileak dira.

 

Laguntzen banakako zenbatekoa

  • Negozio berriak sortzeko ekintzailetzari buruzko proiektuetarako gehieneko dirulaguntza diruz lagundu daitekeen gastuaren % 40 izango da, 18.000 eurora arte.
  • Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko proiektuetarako gehieneko dirulaguntza diruz lagundu daitekeen gastuaren % 30 izango da, 15.000 eurora arte.

 

Eskabideak aurkeztea

Eskabideak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 21ean amaituko da.

Eskaera eta gainerako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira.

 

Informazio gehiago

Emaila bidali ahal duzu info@aenkomer.com / proyectos@aenkomer.com edo deitu 945 12 35 00.

Informazio guztia esteka honetan ere aurki dezakezu:
EMET 2022 Agindua

Kategoriak

Create your account