Gaurkotasuna

5 azaroa, 2018
ARABAN BAI MERKATARITZARI, OSTALARITZARI, EUSKARARI
AENKOMERen, merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan euskararen erabilera sustatzeko lanean ari gara, badakigulako euskara sektorearentzat bereizteko aukera bat dela. Garrantzitsua da berritzailea izatea eta gure lurraldeari erritmoa jarraitzen jakitea. ARABAN BAI kanpainaren bidez, merkataritzari, ostalaritzari eta euskarari BAI esan nahi diogu.
30 urria, 2018
SUKALDARITZA TAILERRA: EKOIZLE BAT, ZAPORE BAT
Datorren azaroaren 7an, etor zaitez Abastos Fundaziora jardunaldi gastronomiko desberdin batez gozatzera. Produktuak, ekoizleek eta sukaldariek bat egingo dute, sukaldaritza-tailer bat eskaintzeko. Bertan, inguruko ekoizleak ezagutu eta haiekin hitz egin ahal izango duzu. Sutegiak bertako produktuez beteko dira, eta horiekin sasoiko menu goxoa prestatuko da.
11 urria, 2018
AENKOMER: GASTEIZKO SALTOKIETARAKO DIGITALIZAZIO PROGRAMA
Gasteizko Udalaren parte-hartzeaz gain, AENKOMERek sustatutako tokiko merkataritzara bisita birtualak egiteko digitalizazio-programak Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du; tokiko merkataritza osoari irekia dago eta hiri-merkataritza txikia inplikatu den birmoldaketa-prozesuari laguntzeko ekintza gisa planteatzen da.
3 abuztua, 2018
DATUAK BABESTEKO LEGE ORGANIKOA (DBLO)
AENKOMER eta CONSULPYME entitatearen arteko hitzarmenari esker, Federazioak aukera aparta eskaintzen dizu, zure jardunari dagokion araudia hobeto betetzeko. Oraingo honetan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetzeari buruz ari gara.
8 maiatza, 2018
ARABAKO BONODENDA KANPAINA 2018
Laugarren urtez jarraian, AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, Bonodenda kanpaina abiarazi dute, Arabako merkataritza espezializatuari eta hiri-merkataritzari laguntzeko.
9 martxoa, 2018
ARABAKO UDABERRIKO ERAKUSLEIHOEN V. LEHIAKETA
AENKOMERek erronkak hartzen jarraitzen du eta sektorea, gehien behar duen unean, motibatzen saiatzen da. Horregatik, bostgarren urtez jarraian, Arabako Udaberriko V. Erakusleiho Lehiaketa jarri dugu abian, zure merkataritza sustatzen jarraitzeko eta erakargarriagoa egiteko ideia bat planteatzeko asmoz.

Últimas noticias

ELEKTRIZITATEA ETA GASA

31 urtarrila, 2025

LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA

31 urtarrila, 2025

TELEFONIA

31 urtarrila, 2025

Categorías

Create your account