Bizi ari garen osasun-larrialdiko egoera dela-eta, oinarrizko irizpideen eta jarduteko moduen dokumentu bat egin da, mugimenduak mugatzeko eta hainbat zerbitzu eta establezimendu ixteko neurrien ondoren aurkezten diren enplegu-erregulazioko espedienteak aurkezteko eta onartzeko.
Gobernu Zentralak hainbat neurri ekonomiko argitaratu ditu langile autonomoen artean pandemiak eragindako krisia arintzeko. Horien artean, nabarmentzekoak dira norberaren kontura lan egiten duten pertsonentzako abalen lerroak, zerga-zorra ordaintzeko epeak etetea, hipoteka ordaintzeko epea luzatzea, jarduera uzteagatiko prestazioa edo aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak malgutzea.
AENKOMERek Gobernu Zentralari eskatu dio pertsona autonomoak kuotetatik salbuesteko alarma-egoerak irauten duen bitartean eta jarduera hasi eta hurrengo hilabetean.
Ministroen Kontseiluak, Jose Luis Escrivá Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak proposatuta, Errege Lege Dekretu bat onartu du, alarma-egoeraren deklarazioak eragindako langileen egoera arintzeko hainbat neurri biltzen dituena. Horien helburua COVID-19aren ondorioak arintzea da, bai beren konturako langileentzat, bai besteren konturako langileentzat.
AENKOMERek, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak, eta APECREAk, Arabako Ile-Apaintzaileen eta Estetizisten Elkarteak, indarrak batu eta erabili eta botatzeko produktuak ematen dituzte COVID-19aren larrialdi-egoeraren aurrean.
Arabako Foru Aldundiak premiazko neurri fiskalen lehen sorta bat jarriko du martxan, COVID-19aren osasun-krisiak gehien kaltetutako zergadunen kalte ekonomikoak minimizatzeko. Helburua da Arabako enpresen eta langileen likidezia erraztea, datozen hilabeteei aurre egin ahal izan diezaieten. Zehazki, neurri horiek bihar, asteazkena, onartuko dira ezohiko Gobernu Kontseilu batean.
Covid-19aren inguruan sortzen ari den egoeraren aurrean, AENKOMERetik albiste hau eguneratzen joango gara, laguntzen, neurri berezien, gomendioen eta abarren inguruan argitaratzen diren berrikuntzekin.
Edurne Parrok, AENKOMEReko (Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak) gure zuzendari kudeatzaileak, Onda Vascan egindako elkarrizketa batean, AENKOMERek guztira 330 establezimenduri egindako merkataritza- eta ostalaritza-sektorearen diagnostikoaren emaitza azaldu digu.
AENKOMER Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariak, Arabako Foru Aldundiarekin lankidetzan, 330 elkarrizketa egin zizkien 2019ko azken hiruhilekoan merkataritza eta ostalaritza-establezimenduei eta beste zerbitzu batzuei, sektorearen diagnostikoa egiteko eta beren eguneroko jardunean euskara nola erabiltzen duten jakiteko.