23 martxoa, 2020
COVID-19AREN ERAGIN EKONOMIKOAREN AURREAN NORBERAREN KONTURAKO LANGILEENTZAKO NEURRIAK
Gobernu Zentralak hainbat neurri ekonomiko argitaratu ditu langile autonomoen artean pandemiak eragindako krisia arintzeko. Horien artean, nabarmentzekoak dira norberaren kontura lan egiten duten pertsonentzako abalen lerroak, zerga-zorra ordaintzeko epeak etetea, hipoteka ordaintzeko epea luzatzea, jarduera uzteagatiko prestazioa edo aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak malgutzea.
18 martxoa, 2020
APARTEKO PRESTAZIO BAT EZARTZEN DA ALARMA-EGOERAREN DEKLARAZIOAK ERAGINDAKO NORBERAREN KONTURAKO LANGILEENTZAT
Ministroen Kontseiluak, Jose Luis Escrivá Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak proposatuta, Errege Lege Dekretu bat onartu du, alarma-egoeraren deklarazioak eragindako langileen egoera arintzeko hainbat neurri biltzen dituena. Horien helburua COVID-19aren ondorioak arintzea da, bai beren konturako langileentzat, bai besteren konturako langileentzat.

Kategoriak

Create your account