Bezero Misteriotsua 2024

AENKOMERen Mystery Shopper zerbitzuak (bezero misteriotsua) aholkularitza aditu bat eskaintzen dizu, zure negozioaren irudiaren, antolaketaren eta kudeaketaren funtsezko alderdiak hobetzeko. Zerbitzua euskaraz edo gaztelaniaz egin daiteke.

Aurten zerbitzua bi aldaera ditu:

  1. MYSTERY SHOPPER PRESENTZIALA:
    • Aurrez aurre ebaluatzen dira establezimenduan jasotako arreta, kanpotik egindako erakarpena, sarreran izandako eragina, harrera eta kontaktua, bisitariarekiko enpatia, produktuaren testa, salmenta ixtea, kobratzea, agurra, eta produktu bat itzultzean jasotako arreta.
    • Zure negozioaren azterketa integrala lortuko duzu: Aditu batek hainbat arlo optimizatzen lagunduko dizu, bezeroei arreta ematetik hasi eta kudeaketa- eta fidelizazio-estrategietaraino.
    • Establezimendua bisitatu ondoren, txosten bat egiten da eta, ondoren, aholkularitza ematen da, indartu behar diren arloak hobetzeko.
  2. ZUZENEKO AHOLKULARITZA:
    • Aurreko edizioetan parte hartu duten saltokientzat. Modalitate honen bidez, establezimenduak aholkularitza pertsonalizatua jasoko du aurreko edizioetan antzemandako hobekuntza-arloei buruz.
    • Laguntza-prozesu bat egingo da, hainbat bileratan banatuta, beharrezko aldaketak abian jartzeko.
Ekimen honetan Arabako edozein saltoki, ile-apaindegi eta/edo estetika-zentrok parte hartu ahal izango du.
Parte har dezakezu Mystery Shopper Presentziala programa klik egiten hemen.

Aurreko edizioetan parte hartu baduzu eta Zuzeneko Aholkularitza Programan parte hartu nahiko bazenu, telefonoz zein posta elektronikoz jar zaitezke gurekin harremanetan:

     AENKOMER – 945 12 35 00 – gestion@aenkomer.com
Ezagutu zerbitzua