Bezero misteriotsua 2021

AENKOMERen Mystery Shopper (Bezero Misteriotsua) zerbitzuak aholkularitza aditu bat eskaintzen dizu zure negozioaren irudiaren, antolaketaren eta kudeaketaren funtsezko alderdiak hobetzeko. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak diruz laguntzen du ekintza hori, eta parte hartzen duten establezimenduek ez dute inolako kosturik izango. Establezimenduek zerbitzua euskaraz edo gaztelaniaz eskatu ahalko dute.

Zerbitzuak honako fase hauek ditu:

  1. Zer behar duzu?
    • Konta iezaguzu zeintzuk diren zure beharrak eta zein alderdi ebaluatu eta hobetu/indartu nahi dituzun.
  1. Bisita eta txostena
    • “Mystery Shopper” (Bezero Misteriotsua) gisa bisitatuko dugu establezimendua, eta txosten bat egingo dugu, egoeraren diagnostikoa eta hobetzeko jarraibideen eta ekintzen proposamena jasoko dituena.
  1. Ezarpena eta jarraipena
    • Hobekuntza-arloak eta lehentasunezko jarduerak zeintzuk diren adostuko dugu, eta ezarpen-prozesuan lagunduko dizugu, ondoren jarraipena eginez.
Ekimen honetan Arabako merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduek parte hartu ahal izango dute.

Edozein zalantza argitzeko eta zerbitzu honetan izena emateko, AENKOMERekin harremanetan jarri behar duzu:

 

AENKOMER 945 12 35 00 – info@aenkomer.com

IZEN EMATEA