1 apirila, 2025
AENKOMERen Analisi Digitalaren zerbitzuak laguntza espezializatua eskaintzen dizu zure negozioaren online irudia hobetzeko eta sare sozialetan, webgunean eta merkataritza elektronikoan zure bezeroen esperientzia digitala optimizatzeko.
Zerbitzu hori euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza du.
Zertan datza zerbitzu hau?
- Zerbitzu honekin zure negozioaren online irudia eta esperientzia digitala hobetzen lagunduko dizugu; bai sare sozialak, bai webgunea, bai merkataritza elektronikoa, proiektuaren fase guztietan lagun eginez.
- Negozioa online aztertuko da, bai salmenta-kanalei dagokienez, bai online posizionamenduari dagokionez. Web korporatiboa eta saltokiaren gainerako plataformak bisitatuko dira, eta erosketa osoaren esperientzia baloratuko da, komunikazioa, irudi bisuala, erabilgarritasuna, jasotako arreta, zalantzak argitzea, ordaintzeko prozesua, bidalketa eta packaging barne.
- Txosten bat egingo da eta, ondoren, aholkularitza emango da hobekuntza-arloak, ekintzen ezarpena, prestakuntzak eta abar jorratzeko.
Informazio gehiago eta izena ematea
Txikizkako merkataritzaren (farmaziak, loteriak eta estankoak izan ezik) eta irudi pertsonalaren (ile-apainketa eta estetika) sektoreetako negozioek parte hartu ahal izango dute programa honetan.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: AENKOMER – 945 12 35 00 – gestion@aenkomer.com



