Araban Bai merkataritzari, ostalaritzari eta euskarari

Dakizunez, euskararen erabilera zure negozioa bereizteko aukera bat da. Garrantzitsua da berritzailea izatea eta gure lurraldeari erritmoa jarraitzen jakitea. AENKOMERetik, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresarietatik, elkarrekin aurrera egitea proposatzen dizugu, merkataritzari, ostalaritzari eta euskarari BAI esanez.

Edozein dela ere zure euskararen ezagutza maila, motibazio nagusia, denbora, baliabideak… beti daude urrats txikiak sortzen ari den bezero mota berrira egokitzeko.

  • Inork baino hobeto dakielako Araba elebiduna eta eleanitza dela
  • Euskararen erabilera egunez egun haziko dela dakizulako
  • Badakizulako zein garrantzitsua den zure bezeroak mimatzea
Azaroan eta abenduan gure merkataritzan eta ostalaritzan gure hizkuntzaren erabilera eta presentzia sustatzea.

  • Horretarako, AENKOMERek, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, merkataritza eta ostalaritza euskararekin lotzen dituen jarduera-programa oso bat diseinatu du. Horretarako, sare sozialek ekimenak bultzatzeko orduan duten garrantzia dakigunez, hainbat lehiaketa antolatu ditugu Facebook, Instagram eta Whatsapp bidez:
    • Lehenik eta behin, gure sektorean euskararen erabilera sustatuko dugu, Facebooken eta Instagramen hainbat sentsibilizazio-bideo zabalduz, eta parte-hartzea sustatuko dugu, gure argitalpena partekatzen duten pertsonen artean 2 lagunentzako 4 afari zozketatuz.
    • Bigarrenik, eta ARABAN BAI kanpaina berrabiarazteari lotuta, eta merkataritzan eta ostalaritzan euskarak duen garrantzia areagotzeko helburuarekin, 10 erosketa-txartel zozketatuko ditugu, 40 euroko baliokoak, euskarari Bai esaten diotenen artean, irudi bat igota, Instagram edo Facebooki #ArabanBai traolarekin keinua eginez. Halaber, zure argazkiak bidali ahal izango dizkiguzue WhatsApp bidez (945 12 35 00), azaroaren 18a baino lehen. Erosketa-txartel horiek ekimenarekin bat egiten duten establezimenduetan gastatu ahal izango dira.

*AENKOMERek Facebooken eta Instagramen dituen sare sozialen jarraitzailea izan beharko da bi zozketetan parte hartu ahal izateko.

Atxikimendu fitxa bat bidaltzea besterik ez dugu behar, eta zure egungo egoeratik abiatuta, azaroaren 18a baino lehen aurten euskararekin izango duzun konpromisoa jasotzea. (Adibidez: kartelak bi hizkuntzetan jartzea, zure faktura euskaraz ere ematea, produktuen etiketa elebidunak eskaintzea, bezeroarentzako arreta euskaraz).

Engaiamendua eskaintzen duten establezimendu guztien artean aitorpen ekitaldi bat egingo da azaroaren 25ean Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, euskararen aldeko urratsak ematen hasi direnak saritzeko.

IZENA EMAN HEMEN

Gainera, kontuan izan BAI esateko prest zaudenetik, Arabako Foru Aldundiak aukera, material eta hizkuntza-aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dizkizula prozesu hori errazteko. Aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen direnak. Zerbitzu eta baliabide horietako gehienak doakoak dira:

  • Itzulpenak (zirkularrak, kartelak, liburuxkak, sare sozialetarako mezuak, etab.)
  • Euskara ikasteko edo maila hobetzeko ikastaroak
  • Dirulaguntzak

Zerbitzu hauei buruzko informazio gehiago:

Zerbitzu hauei buruzko informazio gehiago lortzeko jar zaitez harremanetan AENKOMERekin, Arabako Euskara Zerbitzuarekin edo Gasteizko Udalarekin: dinamizadorcomercioalava@gmail.com

Dokumentazioa

Araban Bai Konpromisoa
Compromiso Araban Bai