ARABAKO MERKATARITZA TXARTELAREKIN EROSTEKO HOBARIEN KANPAINA

Aurreko ekimenen arrakastaren ondoren, AENKOMERek, Arabako Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek, erosketa-hobarien kanpaina berri bat abiarazi zuten, eta horri esker, Arabako Merkataritza Txartelaren (TCA) erabiltzaileek 10, 20 eta 30 € arteko deskontuak lortu ahal izan zituzten, atxikitako establezimenduetan, txartel horrekin egindako erosketetan, ekainaren 16tik 30era bitartean.

Zenbat eta gehiagotan erabili, orduan eta deskontu gehiago lor zenitzakeen!

Ekainaren 16tik 30era bitartean, 10, 20 eta 30 €-ko erosketa-hobariak eskaini ziren Arabako Merkataritza Txartelarekin ordaindutako 10 €-tik gorako erosketengatik.

Lortutako hobariak automatikoki deskontatu ziren erosketen hileko ordainagirian. Horregatik, zenbat eta gehiagotan erabili zure txartela atxikitako establezimenduetan, orduan eta sari gehiago lor zenitzakeen.
Kontsultatu hemen establezimendu parte-hartzaileen zerrenda.

Kanpaina horretan, 10, 20 eta 30 euroko 476 hobari eman zitzaizkien proiektuari atxikitako Gasteiz, Laudio, Amurrio eta Artziniegako establezimenduetan egindako erosketetan txartela erabili zuten bezeroei.

Hobariei dagokien zenbatekoa txartelean ordaintzen zen eta txartelaren laburpena jasotzean egiazta zitekeen.

Dokumentazioa

INFORMAZIO ORRIA JAITSI